Inaxio Begiristain kultur beka sortu du Alegiako Intxurre elkarteak sormen lanak sustatzeko eta laguntzeko asmoz. Inaxio Begiristainen balioak transmitituko dituen lanak aurkeztu daitezke deialdira: euskara, antzerkia, txistularitza edo kulturaren inguruan oinarrituriko lanak, hain zuzen. Proiektuak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan…
Bestelakoak
Eragile ezberdinen artean sortutako elkarlanak.
Elkarretaratzea larunbatean, euskararen aurkako erasoak salatzeko
Gaur jakin dugu epaitegietatik euskararen aurkako erabaki berri bat hartu dela. Zehazki, Udal Legearen hainbat artikulu baliogabetu ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, Vox alderdiaren helegite bat onartuta. Oso larria da epai honek duen garrantzia: euskararen normalizazioa helburu duten hizkuntza politikak…
Atariaren 10. urteurreneko festa, urriaren 6an
Guztia prest du Tolosaldeko Atariak bere hamargarren urteurrena behar bezala ospatzeko. Urriaren 6an izango da festa Tolosako Zerkausian, eta hamargarren urteurreneko ekitaldiarekin batera, musika, bertsoak, bakarrizketak, dantza eta antzerkia izango dira, eta guztia borobiltzeko, jan-edana. 18:00etan hasiko da festa, eta…
Euskaltzale independentisten topaketen aurkezpena, Tolosan
Euskal Herrian Euskaraz-ek nazio mailako “Euskaltzale Independentiston Topaketak” antolatu ditu datorren urriaren 7an eta 8an Billabonan. Datorren astelehenean, irailaren 25ean, ekimen honen aurkezpena egingo du, 18:30etan, Tolosako kultur etxeko lehen solairuko aretoan (Gazte Topagunea). Aurkezpen honetan, lehen aldiz antolatu diren…
Zure laguntza behar dugu datozen hilabeteetan
Ekintzez beterik datoz datozen hilabeteak, eta ekintza zehatzetarako eta momentu puntualetarako boluntarioak behar ditugu; zure laguntza ezinbestekoa dugu. Kale neurketak, Errigora, hizkuntza aniztasuna eta beste hainbat dira datozen hilabeteetan landu nahi ditugun gaiak, eta egin beharreko lanak zerrendatu ditugu (hemen zerrenda ikusgai). Lan horietakoren…
Beldurrezko ibilbidea antolatu da Tolosako Elosegi parkean
XX. mendearen erdialdera arte euskarari eta euskal landa-eremuari oso lotuta egon den tradizioa izan da Gau beltza. Orain, tradizioa baliatu nahi izan du Galtzaundi Euskara Taldeak, horretan oinarrituz gau beltzari indarra emateko. Hori guztiagatik, aurten Gau beltzari ikusgarritasuna eman eta…
Urriaren 3tik aurrera fruta eta barazki saskiak zozketatuko dira saltokietan
Ibarrako, Tolosako eta Villabonako fruta dendek `Nire frutak zuretzat´ kanpainan parte hartuko dute. Kanpainaren helburu nagusia, denden hizkuntza paisaian euskara presente egotea da, eta horretarako eta bidea egiten laguntzeko, baliabideak eta bitartekoak eskaini zaizkie parte hartzaileei. Merkatari bakoitzarekin banakako lana…
Ibarran boluntarioak behar dituzte Auzokorako
Urteak daramatza Auzoko egitasmoak Ibarran. Ibarrara etorri berriak direnei, eta euskal kultura ezagutzen ez dutenei gure kultura eta hizkuntza transmititzeko egitasmoa da. Ibarrara etorri berriak, eta Ibarra ondo ezagutzen dutenak elkartzen dira bertan, eta herria, ohiturak, hizkuntza eta beste hainbat…
‘Euskara Aurrera’ manifestazioan parte hartzeko deia
Gazte Euskaltzaleen Sareak deituta, Euskara aurrera euskararen aldeko egitasmoa aurkeztu zuten apirilean hainbat euskaltzale ezagunek Donostian. Maiatzaren 21erako manifestazioa deitu zuten eta larunbat honetan, 17:30etan, ekingo dio ibilbideari manifestaldiak Donostiako Antiguako tuneletik. Aurreko astean, euskalgintzako dozena bat eragilek ere bat…
Zuzendaritza berritu da urteko bilkura nagusiaren ondoren
Maiatzaren 11n egin du Urteko Bilkura Nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak. Alegiako Inaxio Begiristain kultur etxean izan da batzarra. Bertan, 2021eko egitasmoaren errepasoa egin eta balantze ekonomikoa aurkeztu da. (Provigil) Jarraian, Galtzaundik 2022-2026 urteetarako sortutako egitasmoa ere azaldu zaie galtzaundikideei, 2022ko…