Saritutako lanetako batek, bere komikia Denonartean argitaletxearekin batera argitaratzeko aukera izango du. Lanak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke eta komikiek landu beharreko gaia ANIZTASUNA izango da. Loinaz Lekuona ilustratzaileak, Yurre Ugarte idazleak eta Joseba Larretxe (Josevisky) komikigileak osatuko dute edizio…
Albisteak
Etorri Kilometroak ikastolen jaira autobusez Tolosaldetik
Beste urtebetez, Kilometroakera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Azpeitira joateko aukera paregabea da autobusarena eta Ikaztegieta, Alegia, Anoeta, Irura, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 6an. Izen ematea irekita dago urriaren 3a, osteguna, bitarte. Autobusean…
Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea zabalik
“Eta euskaraz egiten badugu?” lelopean hasi da gaur Mintzapraktikako izen-emate kanpaina Tolosaldean. Mintzalagun taldeetan euskara praktikatzen da, pertsonen arteko harreman berriak sortu eta indartuz. Azken urteetan, 100 bat pertsonek hartu dute parte eskualdean eta ia 8.000 pertsonek Euskal Herrian. Ikasturte…
Tolosaldeko euskaltegietan izena emateko epea ireki da
Aitzol Udal euskaltegiak eta Tolosaldeko AEK-k 2024/2025 ikasturtean eskualdean eskainiko diren euskara ikastaroak aurkeztu dituzte Asteasun. Ikasturte honetan eskualdeko hamar herritan izango da euskara ikasteko aukera: Alegian, Anoetan, Asteasun, Ibarran, Ikaztegietan, Iruran, Lizartzan, Tolosan, Villabonan eta Zizurkilen. Herrian bertan euskara…
Tolosaldeko gazteek 30 kutxa margotu dituzte euskararen aldeko mezuekin
Kaleek ere hitz egiten dute. Hitz egiten dute seinaleek, hitz egiten dute erakusleihoek, kartelek, kamisetek, baita pintadek ere. Gure hitzak geuk esan ezean ez ditu beste inork esango, eta, kantuak dioen bezala, ahaztu egin daitezke, galdu. Horregatik, Galtzaundi Euskara Taldeak…
Xabier Mendigurenen ‘Oso latza izan da’ iraileko saioan
Abuztuan ez du saiorik egingo tertulia literarioak baina irailaren 25ean ekingo dio berriz ikasturte berriari. Lehen irakurgaia, Xabier Mendiguren idazle beasaindarrak 2023an argitaratu zuen ‘Oso latza izan da’ liburua izango da. Saioa 19:00etatik aurrera egingo da, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko…
Gerturatu Tolosatik Araba Euskarazera autobusez
Aurten, Olarizun ospatuko da Arabako ikastolen aldeko jaia. Olarizuko ikastolak hartu du Araba Euskaraz antolatzearen lekukoa eta Olarizura joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Olarizura joateko aukera paregabea da autobusarena eta Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da ekainaren 16ean. Izen ematea…
Xabi Solano izango da, Sormenetik GurEra egitasmoaren hurrengo protagonista
Galtzaundi Euskara Taldeak sustatuta sortu da Sormenetik GurEra izeneko egitasmoa eta ekainaren 8an laugarren edizioa izango du Ibarran. Tolosako Azokaren testuinguruan antolatzen diren Sormenetik saioak, Euskal Herriko artistak eta sortzaileak elkarrizketatuz. Orain, egitasmoaren aldaera landu du Galtzaundik, eta eskualdeko nerabeekin…
Zuzendaritza berritua du Galtzaundik, urteko batzarraren ondoren
Maiatzaren 27an egin du Urteko Bilkura Nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosako Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan izan da batzarra. Bertan, 2023ko egitasmoaren errepasoa egin eta balantze ekonomikoa aurkeztu da. Jarraian, Galtzaundik 2024rako aurreikusten duen egitasmoa eta aurrekontua ere aurkeztu da. Puntu guztiak aho…
‘Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak arnasguneetatik’ ikastaroa egingo da Tolosan
Euskararen normalizaziorako bidean, eta euskararen erabilera egunerokotasuneko esparru guztietara zabaltzeko asmoz, udako ikastaro bat antolatu dute, Tolosan, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Euskalgintzaren Kontseiluak, udalaren eta aldundiaren babesarekin eta Galtzaundi Euskara Taldearen laguntzarekin. ‘Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko…










