Pablo Dendaluzek, Iker Iriartek, Josu Iztuetak eta Aitor Ossak egindako bidaian oinarritutako Arrastoan dokumentalak hartu-emanerako bidea ere ireki du euskaldunen eta samien artean. Haien eskutik, Euskal Herrira etorri da Laponiako ordezkaritza bat eta ostegunean, Galtzaundiren egoitzan izan dira euskara elkarteko jardunaren berri izateko.…
Albisteak
16-18 urte arteko Tolosaldeko gazteen kontsumo kulturala, 2019
Eskura duzue Galtzaundi Euskara Taldeak, 2019an egindako 16-18 urte arteko Tolosaldeko gazteen kontsumo kulturala, 2019 txostena. Hemen duzue eskuragarri:
Errigora: Nafarroako olioa eta kontserbak eskatzeko aukera
Aurten ere bueltan da olio eta kontserben Errigorako kanpaina. Oraingo honetan gainera nobedadeekin dator, izan ere, ohiko olio eta kontserbez gain, arroza eta kamisetak eskatzeko aukera ere badago. Eskaerak martxoaren 7tik 22ra egin daitezke Galtzaundiren bulegoan edota online. Olioa eta kamisetak…
Galtzaundiko emakumeon adierazpena
Ezaugarri partikularrak dituen pertsonez osatuta dago gizartea. Ezaugarri bakoitza da garrantzitsua, beste edozein baino gehiago edo gutxiago izan gabe. Partikulartasun horretatik bizitzeak eta bestearena errespetatzeak egiten gaitu gizatiar. Denok dugu zer esan, eman eta jasotzeko eskubidea. Errealitatea ordea bestelakoa da,…
Joxemari Karrere ipuinkontalaria izango da tabernan
Galtzaundi tabernako martxoko ekitaldian Joxemari Karrere ipuinkontalaria izango da protagonista. Euskal Herrian ez ez ezik, Iberiar penintsula osoan zein Latinoamerikan ere aurkeztu ditu bere lanak ipuin kontalari pasaitarrak. Hitzordua martxoaren 28an izango da, ostegunean, 19:00etatik aurrera eta Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko…
‘Goseak janak’, martxoko irakurgaia
Galtzaundiren irakurle taldeak martxoan landuko duen liburua Idurre Eskisabelen Goseak janak poesia liburua izango da. Saioa martxoaren 20an, asteazkena, egingo da Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du saioa. Eskisabelen lehen poesia liburua da Goseak Janak…
EHko inauteriak izan ditugu hizpide
Aitzpea Leizaola antropologoa izan da Galtzaundi tabernan Euskal Herriko inauteriei buruzko hitzaldia eskaintzen. Bertaratu den jendearekin batera, Euskal Herrian dauden inauteri desberdinen inguruko analisia egin du Leizaolak eta eskualdean ditugun errealitateei buruz ere hitz egin du.
[BIDEOA] Inazio Mujika Iraola irakurle taldean
Otsailaren 20an, Inazio Mujika Iraola idazle donostiarra izan da Galtzaundiren irakurle taldearen saioan ‘Azukrea belazeetan’ eleberriari buruz hitz egiteko. Saio arrakastatsua Yurre Ugartek dinamizatu du, ohiko moduan eta hasi aurretik, bere lanaren inguruan hitz egin du irakurle taldearen dinamizatzailearekin.
Inauteriei buruz arituko gara Galtzaundi tabernan
Dagoeneko Tolosaldera iristear dira inauteriak, lehenik eta behin Lizartzara eta ondoren Abaltzisketa eta Tolosara. Iñauterien gaia jorratzeko garai aproposa dela kontuan hartuz, Aitzpea Leizaola antropologoa eta EHUko irakaslea izango da Galtzaundi tabernako datorren osteguneko protagonista. Saioa otsailaren 21ean izango da,…
Korrikako arropa salgai Galtzaundin
Tolosaldean denda finkoa izango du Korrikak. 21. edizioa izango da aurtengo Korrikarena eta Korrikako arropa erosteko aukera izango da Galtzaundi Euskara Taldearen bulegoan. Tolosako Nafarroa etorbideko 6. zenbakian du bulegoa Galtzaundik eta bertan dago eskuragarri euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren materiala. Arropa…








![[BIDEOA] Inazio Mujika Iraola irakurle taldean 28 [BIDEOA] Inazio Mujika Iraola irakurle taldean 27](https://www.galtzaundi.eus/wp-content/uploads/2019/02/Captura-de-pantalla-2019-02-21-a-las-13.17.49-1024x574.png)

