Maiatzean ohiko martxarekin jarraituko du Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak baina azken saioa bezalaxe, hitzordua online izango da. Maiatzaren 20an bilduko da taldea, 17:30etan, eta Lev Tolstoi-ren Hadji-Murat eleberri labur historikoa aztertuko da Yurre Ugarte dinamizatzailearen laguntzarekin. Saiorako sarbidea izateko izen-ematea…
Albisteak
Etxealditik Euskaraldira: ohitura aldaketa etxean hasten da
Elkar ikustea, besarkatzea, ukitzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin komunikatzeko beharra, hitz egiteko beharra. Horregatik, COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin,…
Bat egiten dugu euskal kulturgintzako eragileek deitutako greba digitalarekin
Ehunka kulturgilek greba digitala iragarri dute apirilaren 21 eta 22rako. Hona hemen beraien aldarrikapena: https://kulturgintzan.eus/. Galtzaundi Euskara Taldeak ere bat egiten du aldarrikapen horiekin eta horri erantzunez, hasiera batean asteazkenerako iragarritako irakurle taldearen online saioa ostiralera atzeratzeko erabakia hartu da.…
Irakurle taldearen online saioa ostiralean: izen-ematea irekita
Apirileko irakurle taldearen saioa online egingo da apirilak 24, ostiralean, 17:30etan. Hasieran saioa asteazkenean egitea aurreikusi bazen ere, euskal kulturgintzako eragileen greba digitalaren deialdiarekin bat eginez, ostiralera atzeratzea erabaki du Galtzaundik. Beñat Sarasola idazle donostiarra izango da internet bidezko hitzorduaren protagonista, berak…
Euskara online praktikatu nahi duzu? Praktikatu nahi dutenei laguntzeko prest?
Itxialdiak irauten duen bitartean, etxetik taldean euskara praktikatzeko aukera zabaldu nahi du Galtzaundi Euskara Taldeak. Orain arte, Mintzalaguna egitasmoan biltzen dira hainbat herritar astero-astero ordubetez euskara praktikatzeko, baina itxialdiaren ondorioz, hitzordu horiek ezin dira presentzialki egin. Horren ordez, euskara online…
Bertan behera geratu da Urteko Batzar Nagusia
COVID19 koronabirusaren hedapena eteteko hainbat neurri hartu ditugu Galtzaundi Euskara Taldean eta honek, zuzenean eragin dio martxoaren 24an Alegiako Kultur Etxean egin behar genuen Urteko Batzar Nagusiari. Horrenbestez, hitzordua bertan behera geratu da eta egoerak aurrera egin ahala joango gara…
Telelana egingo dugu eta ez dugu emango jendaurreko zerbitzurik
COVID-19 birusaren hedapena ekiditeko, agintarien eta osasun aditu eta arduradunen agindu eta gomendioei jarraituz, jendaurreko zerbitzurik ez ematea erabaki dugu martxoaren 16tik hasi eta hurrengo abisura arte. Harremanetarako: Telefonoa: 943 655 004 E-maila: galtzaundi@galtzaundi.eus WhatsApp-a: 688 738 418 Ordutegia: Astelehenetik…
Bertan behera utzi ditugu hurrengo bi asteetako hitzorduak
Osasun erakundeen gomendio eta jarraibideak kontuan hartuz, Galtzaundi Euskara Taldeak bertan behera utzi ditu hurrengo bi asteetako hitzorduak. Koronabirusa geldiarazteko harturiko neurrietan oinarritu da erabakia. Erabaki honek hitzordu eta arlo hauei eragiten die: Martxoaren 14ko Euskalgintza: zertan gabiltza? formazio saioa…
Euskaraldia aurkeztu diegu eskualdeko ikastetxeei
Aurtengo udazkenean egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Oraingoan pauso berriak emango dira, norbanakoek ez ezik, mota guztietako entitateek ere neurriak hartuko dituzte euren bazkide, langile edota kideen hizkuntza praktika berriak bultzatzeko. Nobedade hauek aurkezteko, bi hitzordu izan ditu Galtzaundik eskualdeko…
Entitateei Euskaraldia nola aurkeztu lantzeko saioak herrietako taldeentzat
Euskaraldiaren bigarren edizioko nobedade nagusia entitateen parte hartzea da. Tolosaldeko hainbat herrietan taldeak lanean hasi dira 2020ko Euskaraldiari begira eta uda aurretik egin beharreko zeregin garrantzitsuenetakoa izango da Euskaraldia entitateei aurkeztu eta parte hartzera gonbidatzea. Horregatik, elkarte, ikastetxe, kirol talde,…










