Maiatzean eman zen 2019ko Hizkuntzen Kale-erabileraren neurketak Tolosan utzitako emaitzen berri. Datuak jaso direnetik lehen aldiz, euskara gehiago entzun da Tolosako kaleetan gaztelania baino eta notiziak Euskal Herriko hamaika txokotan presentzia nabarmena izan du. Orain ordea, Kataluniako Revista de Llengua…
Albisteak
Errigorako produktuen banaketa Laskorain ikastolan egingo dugu
COVID-19 birusaren hedapena ekiditeko hartutako neurriak direla eta, Galtzaundi Euskara Taldearen bulegoak itxita jarraitzen du. Honen ondorioz, ezin dugu jendaurreko arretarik eskaini. Errigorako olio eta kontserba loteen banaketa bulego honetan egin ezin dugunez, Laskorain ikastolaren Usabalgo eraikinean jaso beharko dira…
2019ko memoria txostena eta bideoa, eta 2020ko egitasmoa eskuragarri
Maiatzaren 21ean egin zuen urteko batzar nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak telematikoki. Zuzendaritzan emandako aldaketez gain, 2019ko memoria aurkeztu zen bilkuran, 2020ko egitasmoa onartzearekin batera. Hemen dituzue aipatu dokumentuak deskargatzeko moduan: 2019ko memoria txostena. 2020ko egitasmoaren txostena. 2019. urteak emandakoak ikusgai…
Miren Agur Meabe izango da ekaineko gonbidatua irakurle taldean
Ekaineko irakurle taldearen saioa online egingo da ekainaren 10ean, asteazkena, 17:30etan. Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra izango da internet bidezko hitzorduaren protagonista, berak idatzitako ‘Hezurren erretura’ nobela irakurleekin lantzeko. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du saioa. Saiorako sarbidea izateko izen-ematea Saiorako esteka…
Bilboko haur eta gazteentzako Mintzapraktika egitasmoan bolondres bila
Bilboko hainbat eta hainbat familiatako haur eta gaztek ez dauka euskara praktikatzeko inolako aukerarik eta horrek, berrogeialdiko egoera honetan hezkuntza-arrakala zabaldu eta areagotu egiten ditu aukera berdintasunak. Hori dela eta, denboraldi honetan euskara indartzeko beharra duten umeak, horretan laguntzeko prest dauden bolondresekin…
Aurtengo batzar nagusia telematikoki egin da
Maiatzaren 21ean egin du Galtzaundi Euskara Taldeak urteko Batzar Nagusia. Egoerak baldintzatuta, telematikoki egin da bilkura eta 21 galtzaundikide elkartu dira pantailaz bestaldean. Hasiera batean orain arteko batzar jendetsuena egitea zuen buruan Zuzendaritzak baina osasun larrialdi egoerak hankazgora jarri du…
2019an egindakoen laburpen bideoa ikusgai
Maiatzaren 21ean egin du urteko Batzar Nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak eta besteak beste, telematikoki egin den bilkuran 2019ko egitasmoa laburbiltzen duen bideoa aurkeztu zaie Tolosaldeko galtzaundikideei. Hemen duzue ikusgai 2019ak emandakoa:
Ehun urtean lehen aldiz, euskara gehiago entzun da Tolosako kaleetan gaztelera baino
Tolosako kaleetan euskararen erabilera %49,1ekoa da. Azken 34 urte urtetan erabilerak 20 puntu egin ditu gora eta 2019ko datua 1985tik erregistratutako altuena da; lehen aldiz gaztelaniaren aurretik kokatu da euskara emaitzetan. Paradigma aldaketa egon da belaunaldien erabileran: helduenek euskara gehien…
Batzar Nagusia telematikoki egingo da maiatzaren 21ean
COVID 19-k eragindako alarma egoerak eta honen baitan ezarritako neurriak zirela-eta, bertan behera utzi zen Galtzaundi Euskara Taldekook martxoaren 24an Alegian egitekoa genuen Batzar Nagusia. Egoera luzatzen ari da eta, aurrez aurreko bilkura egiteak dituen arriskuak eta beste eragozpenak kontuan…
Ibarrako saltoki ia guztietan bermatua dago euskarazko arreta
2018ko Euskaraldiaren lehenengo edizioa baino lehen hasi zen Galtzaundi Euskara Taldea Ibarrako saltokietan euskararen gaia lantzen. Ibarrako Udalaren babesean, 68 saltoki bisitatu ziren orduan, hizkuntza egoeraren diagnostikoa egitearekin batera, Euskaraldia aurkeztu eta saltokiak ekimenean parte hartzera animatuz. 2019an jarraipena izan…










