‘Gehiago, geahigorekin, gehiagotan’ ekitaldiak emandakoa

Eskualdeko euskaltzaleak Tolosako Leidorren bildu dira larunbat eguerdian Galtzaundik antolatutako ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldiaz gozatzeko. Olaia Toral, Maider Iñurrita eta Iker Gonzalezek jarri diote musika ekitaldiari, bakarrizketa umoretsua Antton Telleriak egin du eta oholtza gainean aurkezle lanak egin dituzte Nagore Arin, Mikel Artola, Kike Amonarriz, Jone Garmendia, Imanol Artola eta Ane Izagirre Galtzaundiko kideek.

Euskarazko komunikabideen elkarlana

Ekitaldiari jarraipen berezia egin diote eskualdeko euskarazko komunikabideek. 28 Kanala, Aiurri eta Tolosaldeko Atariaren artean landu dituzte eduki bereziak, hala nola, kronika, argazki galeria zein erreportajea.