Iraileko saiorako irakurgaia: ‘Gerrak ez du emakume aurpegirik’

Abuztuan ez du saiorik egingo Galtzaundiren irakurle taldeak baina definitu da iraileko saiorako irakurgaia dagoeneko. Iraileko saioa zein egunetan egingo den oraindik finkatu ez bada ere,

Gerra imajinatzean, gizonezko soldaduak datozkigu berehala gogora, baina ia milioi bat izan ziren II. Mundu Gerran parte hartu zuten emakumen sobietarrak: mediku eta erizainak, frankotiratzaileak, tanke-gidariak, gerrillari partisanoak… 1984an argitaratu zen liburu hau lehenengoz, Gorbatxoven garaiko Perestroikaren irekidurari esker, baina hainbat zati zentsurak eta autozentsurak estali edo moldatu zituzten. 2002an berridatzi zuen Aleksievitxek bere lana, lehenago ezabatutako pasarteak sartuz, eta are nabarmenago geratu ziren horrela bai gerraren krudelkeria, bai hura nozitu zuten emakume guztien handitasuna.

Saiorako sarbidea izateko izen-ematea

Saioan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, beheko formularioa bete behar da eta ondoren, emailez bidaliko dira saioan parte hartzeko jarraibideak. 10 pertsonako muga jarri da saioan eta Tolosaldean bizi diren herritarrek lehentasuna izango dute.

Izena emateko formularioa

Liburuari buruzko zenbait erreferentzia hemen.