Galtzaundi Euskara Taldeak elkarteko komunikazio lanak egiteko teknikaria behar du. Interesdunek maiatzaren 12ra arte izango dute Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna bidaltzeko epea. Eskaintzen da: Lanpostua Galtzaundiren Tolosako egoitzan, baina lan eremua Tolosaldea osoa izango da. Egun erdiko lan kontratua…
Albisteak
Amelie Nothombaren ‘Hodien metafisika’, maiatzeko saioan
Oihane Amantegi idazlearekin bisitaren ondoren, ohiko saioekin jarraituko du maiatzean Galtzaundiren irakurle taldeak. Hurrengo hitzordua maiatzaren 18an izango da, 19:00etan, eta Tolosako Kultur Etxean egingo da. Oraingoan, jaiotzez belgikarra den Amelie Nothomba idazlearen Hodien metafisika eleberria izango da irakurgaia; idazleak bere burua…
Hitanoa lantzeko ikastaroa antolatu dute Ibarran
Hitanoa praktikatzeko ikastaroa antolatu dute Ibarran Hauspoa Kultur Elkarteak eta herriko Euskara Batzordeak. Ikastaroa maiatzean izango da, eta interesa duten guztiei zabalduta dago; ez da maila bereizketarik aurreikusten eta doan izango da. Maiatzeko lehen astean hasiko da ikastaroa, lauzpabost asteko…
2020. urtean egindakoei errepasoa, 10 minututan
Tolosako TOPIC aretoan egin zuen, martxoaren 25ean, urteko bilkura nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak. Besteak beste, 2020. urtean egindakoen errepasoa egiteko memoria bideoa bistaratu zen bertan. Jarraian ikusi daiteke Galtzaundiren 2020ko jardunak emandakoa:
Pello Mari Otañoren inguruko filma ekonomikoki laguntzeko, sarrerak aldez aurretik salgai
Eguzki Art ekoiztetxeak Pello Mari Otaño zizurkildarraren bizitza ardatz izango duen pelikula egin nahi du. Patxi Bisquert zizurkildarra buru duen ekoiztetxeak urteak daramatza “Ombuaren Itzala” filma gauzatzeko ahaleginetan eta Zizurkilgo Hernandorena kultur elkartearekin elkarlanean ari dira Euskal Herriko hamaika txokotan…
Oihane Amantegi etorriko da irakurle taldera apirilean
Apirilaren 20an egingo du hurrengo saioa Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak eta landuko den liburuaren idazlea bertan izango da oraingoan. Izan ere, Ibaiertzeko ipuina izeneko lana izango da apirileko irakurgaia eta liburua lantzeko hitzordura gerturatuko da Oihane Amantegi egilea. Irakurle taldearen…
‘Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!’: Korrikaren aldeko ekitaldiak eskualdean
Aurten zen egiteko Korrikaren 22. edizioa. Pandemiak, ordea, AEKren aldeko ekitaldi jendetsua atzeratzea ekarri du eta justu Korrikak amaitu behar zuen egunean, martxoaren 28an, herrietako plazak betetzera deitu dute. Adunan, Altzon, Amezketan, Anoetan, Ibarran, Ikaztegietan, Tolosan eta Zizurkilen egin dute bat…
Urteko bilkura nagusia eta gero, zuzendaritza berritua
Martxoaren 25ean egin du Urteko Bilkura Nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosako TOPIC aretoan izan da batzarra eta 40tik gora galtzaundikide elkartu dira saioan. Ez-ohiko batzarrarekin hasi da hitzordua, elkarteko estatutuetan egin behar ziren aldaketa proposamenak onartzeko. Horren ondoren, 2020ko egitasmoaren errepasoa…
Mintzatxotx lehiaketa birtuala egingo dute Mintzalagunek
Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dituen egitasmoa da Mintzalaguna. Tolosaldean hamarnaka talde elkartzen dira astero-astero euskara praktikatzeko, eta ohiko dinamikarekin apurtzeko, Euskal Herri osoko mintzalagunei bideratutako ekintza osagarriak ere antolatzen dira urtean zehar. Orain arte,…
Urteko bilkura nagusia, martxoaren 25ean, TOPICen
Galtzaundi Euskara Taldeak martxoaren 25ean egingo du urteko bilkura nagusia Tolosako TOPIC aretoan, 18:00etan. Ohiko deialdiaren aurretik, elkarteko estatutuak egokitzeko egin beharreko aldaketa batzuk tarteko, ez-ohiko batzarrarekin hasiko da hitzordua. Galtzaundik 30 urte bete dituen honetan, aurtengo batzar berezian parte…










