Martxan da XIV. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatu du Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa aurtengo udazkenean. 14. aldiz antolatu da euskarazko komikigintza sustatu asmo duen lehiaketa eta azken edizioko arrakasta ikusita, arreko urteko nobedadeek jarraikortasuna izango dute aurtengoan ere: aurkeztu beharreko lanen gaia librea izango da eta adinaren araberako lau kategoria izango ditu lehiaketak.

Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu Galtzakomik lehiaketak, euskara hutsean Euskal Herrian antolatzen den bakarrak, eta adierazpide artistiko honetan bidea egin nahi duenari aukera bat eskaintzeko aproposa da antolatzaileen ustez. Euskal Herri osotik jasotzen dira lanak urtero, eta aukera paregabea izaten da euskarazko istorioak komiki bihurtzen dituzten artista gazte eta helduentzat. Aurreko edizioan 251 lan jaso ziren Euskal Herriko hamaika txokotatik; orain arteko edizio arrakastatsuena izan zen 2020koa.

Lanak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke eta komikiek landu beharreko gaia librea izango da. Ikastetxeei deialdia egin nahi diete antolatzaileek, lantzen ari diren proiektuak baliatu ditzaten komikia ere landu eta uztartzeko. Galtzaundiko teknikari Idoia Lahidalgak zehaztu duenez, “baliabide bat gehiago eskaintzen diegu ikastetxeei beraien helburu horiek betetzeko”.

Kategoriei dagokienez, lau sailetan banatu dira sariak:

  • 9 urtera artekoena (2012 jaiotakoak barne).
  • 10-12 urte bitartekoena (2011ean eta 2009an jaiotakoak barne).
  • 13-16 urte bitartekoena (2008an eta 2005an jaiotakoak barne).
  • 17 urtetik gorakoena (2004an jaiotakoak barne).

Yurre Ugarte idazleak, Unai Gaztelumendi marrazkilariak, Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariak eta Pili Aguado ilustratzaileak osatuko dute edizio honetako epaimahaia. Galtzakomik komiki lehiaketa honakoek babesten dute: Ibarrako udala, Xabiroi aldizkaria, Mahala, Tamayo denda, Ibarrako merkatarien elkartea, Danon Txokoa eta Eguzkilore tabernak, Babel liburu denda eta Elkar megadenda.

Lanek bete beharreko baldintza teknikoak eta lehiaketaren oinarriak www.galtzaundi.eus webgunean aurkitu daitezke. Gaurtik aurrera, lanak bidaltzeko epea zabalik dago eta azaroaren 30era arte izango da horretarako aukera. Lanak Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan aurkeztu beharko dira edo postaz helbide honetara bidali:

Galtzaundi Euskara Taldea

“Galtzakomik komiki lehiaketa”

Nafarroa etorbidea 6, behea

20.400 Tolosa (Gipuzkoa)

Bestalde, Galtzakomikera aurkeztutako lan guztiak ikusgai izango dira abenduaren 17tik 30era, Ibarrako Kultur Etxean. Azkenik, sari banaketa abenduaren 17an izango da, 19:00etan, Ibarrako San Bartolome plazako aterpean.

Sarituak izan ez diren parte hartzaileen artean, Mahala baserriko produktuak zozketatuko dira; zozketa abenduaren 15ean ikusi ahal izango da, Galtzaundiren sare sozialetan egingo den zuzenekoan.

⇒ Oinarriak

Sariak:

9 urtera arte (2011an jaitakoak barne)

  1. Saria:

Opari txekea + komiki bilduma

  1. Saria:

Komiki bilduma + marrazketarako materiala

Aipamena:

Komiki bilduma

Ibarrako komikirik onena:

Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

 

10-12 urte bitarte (2010ean eta 2008an jaitakoak barne)

  1. Saria:

Opari txekea + komiki bilduma

  1. Saria:

Komiki bilduma + marrazketarako materiala

Aipamena:

Komiki bilduma

Ibarrako komikirik onena:

Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

 

13 urtetik 16 urtera (2007an eta 2004an jaitakoak barne)

  1. Saria:

200 euro + komiki bilduma

  1. Saria:

100 euro + komiki bilduma

2 aipamen:

Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena:

Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

 

17 urtetik gora (2003an jaitakoak barne)

  1. Saria:

700 euro + Danon Txokoan bi lagunentzako afaria

  1. Saria:

300 euro + Eguzkiloren bi lagunentzako afaria

Martxan da XIV. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa 19 Martxan da XIV. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa 21 Martxan da XIV. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa 23 Martxan da XIV. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa 25

1 thought on “Martxan da XIV. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa

Comments are closed.