51. Udako Ikastaroak antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak (UEU). 17 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu UEUk hainbat eragileekin elkarlanean, eta horietako bat Tolosan izango da, ekainaren 15ean. Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarlanean antolatu dute ‘Hizkuntza hautuen eta generoaren…
Albisteak
Herritarren hizkuntza-eskubideak lantzeko hiru hitzaldi antolatu ditu Galtzaundik
Ekainean zehar Iruran, Tolosan eta Villabonan hiru hitzaldi antolatu dituzte elkarlanean Galtzaundi Euskara Taldeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. ‘Herritarron hizkuntza-eskubideak auzitan’ izenburupean, Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak gidatuko ditu saioak ekainaren 6an Tolosan, 14an Villabonan eta 21ean Iruran. Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean…
Mirua eta Verde Prato izango dira protagonista Sormenetik-en
Urtero udaberrian eta udazkenean Sormenetik izeneko saio bana antolatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira Tolosako Zerkausiaren azpialdean antolatzen direnak. 2023ko lehen saioa ekainaren 10ean egingo da eta Mirua eta Verde…
Zuzendaritza berritu da urteko bilkura nagusiaren ondoren, Villabonan
Maiatzaren 17an egin du Urteko Bilkura Nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak. Villabonako Subijana etxean izan da batzarra. Bertan, 2022ko egitasmoaren errepasoa egin eta balantze ekonomikoa aurkeztu da. Jarraian, Galtzaundik 2023rako aurreikusten duen egitasmoa eta aurrekontua ere aurkeztu da. Puntu guztiak aho…
Autobuseko dirua bueltan jasotzeko aukera izango dute Herri Urratsera joan ez zirenek
10 euro bueltan jasotzeko aukera izango dute Senperera joan ez zirenek. Dirua jasotzera etortzen ez direnen eta autobusen antolakuntzatik jasotako irabazi guztia, Herri Urratsen antolaketan sortutako galera ekonomikoari aurre egitera bideratuko du Galtzaundik. Seaskaren deialdiarekin bat egin eta deialdi zabal…
Iritsi dira Errigorako produktuak Tolosaldera eta eskariak jasotzeko garaia da
Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina jarri zen martxan martxoan eta horri esker, Nafarroan ekoitzitako produktuak eskatzeko aukera izan zuten herritarrek. Orain, martxoan egindako eskariak jasotzeko garaia da. Eskualdean inoiz baino eskurago izan dira Errigorako produktuak. Izan ere, inguruko…
Gerturatu Ibilaldira autobusez Tolosaldetik
Aurten, Bilboko Abusu ikastolak hartu du ibilaldia antolatzearen lekukoa eta Ondarroara joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Ondarrpara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura eta Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 21ean. Izen ematea irekita…
Urteko bilkura nagusia, maiatzaren 17an, Villabonan
Urteroko zita prest du Galtzaundi Euskara Taldeak. Aurten, maiatzaren 17an egingo du euskara elkarteak urteko bilkura nagusia. Hitzordua Amasa-Villabonako Subijana Etxean izango da, 17:30etatik aurrera, eta 2022. urteko balantzearekin batera, 2023ko egitasmoaren eta aurrekontuaren onarpena egingo da. Zuzendaritza Batzorde berria…
`Egunero hasten delako´ eleberria landuko da maiatzean Tertulia Literarioan
Maiatzaren 30ean izango du hurrengo saioa Tertulia literarioak eta oraingo honetan Ramon Saizarbitoriaren ‘Egunero hasten delako’ eleberria izango da irakurgaia. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea. Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen…
Herri Urratsera autobusez Tolosaldetik
Bi urteko geldialdiaren ondoren, Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Senperera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 14an. Izen ematea irekita dago…










