Intxurre elkarteak Inaxio Begiristain kultur beka jarri du martxan

Inaxio Begiristain kultur beka sortu du Alegiako Intxurre elkarteak sormen lanak sustatzeko eta laguntzeko asmoz. Inaxio Begiristainen balioak transmitituko dituen lanak aurkeztu daitezke deialdira: euskara, antzerkia, txistularitza edo kulturaren inguruan oinarrituriko lanak, hain zuzen. Proiektuak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan beharko dute, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

Beka 1.200 eurokoa izango da eta Intxurre elkarteak kopuruaren erdia irabazleari emango dio izendatu ondoren; eta beste erdia, berriz, lana amaitu, entregatu eta epaimahaiak onartutakoan emango dio. Proiektuak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 10a da.

Bekaren oinarriak hemen kontsultatu daitezke.