Iritsi dira Errigorako saskiak Tolosaldera eta eskariak jasotzeko garaia da

Errigorak 10 urte bete ditu, Nafarroa hegoaldeko produktuak, Euskal Herrian zehar zabaltzen eta aurten, saski bakarra osatu dute, originala, biribila eta biderkatzailea. 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzional elkarrekin. 5 produktu amankomunak –zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta ardoa– eta beste 4 produktuak gainontzeko ohiko produktuekin osatuta.

Orain, urrian egindako eskariak jasotzeko garaia da. Eskualdean inoiz baino eskurago izan dira Errigorako produktuak. Izan ere, inguruko 20 herrietara banaketa puntuak zabaltzea lortu da aurtengoan, eta horri esker, eskualdeko herritarrek banaketa puntu gehiago izan dituzte aukeran, produktuak ia etxe ondoan jasotzeko aukerarekin herri askotan. Tolosaldeko herri hauetan egongo dira banaketa puntuak: Abaltzisketa, Aduna, Alegia, Altzo, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Berastegi, Berrobi, Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Zizurkil.

Aurten, iaz baino %20 saski gehiago eskatu dira eskualdean. Lizartzak ia hirukoiztu da salmenta, Adunan ia bikoiztu eta Galtzaundi, Berastegi, Amezketa eta Anoeta bezalako banaketa puntuetan %30a baino gehiago egin du gora.

JASO ZURE SASKIA

Galtzaundiren kasuan produktuen banaketa egun hauetan egingo da elkartearen egoitzan:

  • 2023/11/23 (Osteguna) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
  • 2023/11/24 (Ostirala) 10:00 – 14:00
  • 2023/11/27 (Astelehena) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
  • 2023/11/28 (Asteartea) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00

Edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan.

Eskualdeko banaketa egunak eta orduak:

ABALTZISKETA

Etxez etxe banatuko da.

ADUNA

Kultur Aretoa | Azaroak 24, ostirala, 17:30etatik 18:30etara.

AMEZKETA

Zazpitturri Elkartea | Azaroak 25, larunbata, 10:00etatik 12:00etara

ASTEASU

Udaletxea | Azaroak 24, ostirala, 17:00etatik 19:00etara.

BALIARRAIN

Etxez etxe banatuko da.

BERASTEGI

Udaletxea | Azaroak 23 eta 24,  8:00-15:00 eta 16:00-18:00.

BERROBI

Etxez etxe banatuko da.

GAZTELU

Etxez etxe banatuko da.

IKAZTEGIETA

Ostatua | Azaroak 23, asteazkena 13:00etatik 22:30etara. Azaroak 24, osteguna eta 25, ostirala, 8:30etatik 22:30etara. Ostatuaren ordutegian.

LARRAUL

Etxez etxe banatuko da.

LIZARTZA

Ostatuko ordutegia.

ORENDAIN

Etxez etxe banatuko da.

OREXA

Ostatuko ordutegian.