Jon Maia izan da Sormenetiken

Jon Maia bertsolari eta musikagilea izan da protagonista larunbatean egin den Sormenetik-en. Saioak, sormenari eta euskal kulturari gogoeta egiteko parada paregabe dira eta badira hogeita hamar urte Maia bere lehen kantuak idazten hasi eta sormenaren munduan murgildu zenetik. Itzea Urkizu kazetariaren gidaritzapean, Maiaren ibilbidearen eta berak euskararekin izan duen bilakaeraren inguruan sakontzeko aukera izan dute bertara gerturatu diren entzuleek.