Araba Euskarazera autobusez Tolosaldetik

Aurten, Gasteizko Argantzun ikastolak hartu du Araba Euskarazeko jaialdia antolatzearen lekukoa eta Gasteizera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Gasteizera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura eta Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da ekainaren 19an. Izen ematea irekita dago ekainaren 16ra, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 15 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 13 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 9:30etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 18:30ean izango da, Bilbon. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri: