Aurtengo Galtzakomik, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko urteari begira

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 12. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du. Azken edizioa arrakastatsua izan zen: 200 lan jaso ziren, Euskal Herriko hamaika txokotatik bidalita. Aurtengo edizioa, 2019a Hizkuntza Indigenen Nazioarteko urtea dela kontuan hartuz, desagertzeko arriskuan dauden munduko jatorrizko hizkuntzen aldarrikapena egiteko baliatu nahi da.

Hala eta guztiz ere, gaia librea izango da baina, 16 urte bitartekoen lanek desagertzeko arriskuan dauden munduko hizkuntzen egoerak oinarri izan beharko dituzte (bizikidetza, nortasunaren aldarria ingurune eleanitzean eta kulturartekotasunaren aberastasuna bezalako balioak jorratzeko aukerei ateak irekiz).

Ibarrako alkateorde Nagore Zubillagak azaldu duenez, “Euskara bera eta urte askotan hain oparoa izan zen euskal komikigintza sustatzeko modu ezin hobea ikusi zuen Ibarrako udalak Galtzakomiken eta horrela dela uste du 12 urte beranduago. Orain 12 urte gauza xumea izango zela pentsatzen genuen, baina gaur egun argi dugu Euskal Herri mailan erreferente bat dela euskara eta komikigintzan”.

Aurtengo Galtzakomik, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko urteari begira 7

Lanek bete beharreko baldintza teknikoak eta lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu daitezke. Gaurtik aurrera, lanak bidaltzeko epea zabalik dago eta azaroaren 25ra arte izango da horretarako aukera. Lanak Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan aurkeztu beharko dira edo postaz helbide honetara bidali:

Galtzaundi Euskara Taldea

“Galtzakomik komiki lehiaketa”

Nafarroa etorbidea 6, behea

20.400 Tolosa (Gipuzkoa)

OINARRIAK

Bestalde, Galtzakomikera aurkeztutako lan guztiak ikusgai izango dira abenduaren 13tik 20ra, Ibarrako Kultur Etxean. Eta azkenik, aipatu, sari banaketa abenduaren 13an izango dela, 19:00etan, Ibarrako Kultur Etxean.

Hiru multzotan parte hartu ahal izango da Galtzakomiken:

12 urtetik behera:

  1. Saria:

100€ + komiki bilduma

  1. Saria:

Komiki bilduma + marrazketarako materiala

5 Aipamen:

Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena:

Opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

13 urtetik 16 urtera:

  1. Saria:

200€ + marrazketarako materiala + komiki bilduma

  1. Saria:

100€ + komiki bilduma

2 Aipamen:

Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena:

Opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

17 urtetik gora:

  1. Saria:

700€ + bi lagunentzako afaria

  1. Saria:

300€ + bi lagunentzako afaria

 

Hemendik, Galtzakomik babesten duten Xabiroi aldizkariari, Tamayo denda, Mahala, Ibarrako merkatarien elkartea eta Danon Txokoa tabernari beren laguntza eskertu behar diegu, oraingo honetan ere Galtzakomik posible egiten laguntzeagatik.