2019ko plangintza finkatu du Tolosaldeko Euskararen Mahaiak

Abenduaren 19an egin du II. Batzarra Tolosaldeko Euskararen Mahaiak Lehiberri zentroan. Erakunde desberdinetako 47 ordezkari bildu dira, hala nola, eskualdeko udal, ikastetxe, euskaltegi, tokiko komunikabide, euskara elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, UEMA eta zeharkako ikuspegia (bizikidetza, berdintasuna, aniztasuna-migrazioa) bermatzeko kolektibo, ordezkari eta teknikariak izan dira hitzorduan. Eskualde mailako hizkuntza politika definitzeko helburua duen elkargunea da Tolosaldeko Euskararen Mahaia eta euskalgintzan diharduten eragileak biltzen dira bertan.

Tolosaldeko Euskararen Mahaiaren etorkizunari eta 2019ko plangintzari buruzko erabakiak hartu dira bigarren batzarrean. Baina horren aurretik, lehenengo batzarrean finkatutako misioa eta helburu estrategikoak azaldu dira. Hauek dira Tolosaldeko Euskararen Mahaiaren xedeak:

Misioa: Tolosaldean euskara indarberritu eta bere erabilera normalizatzea, berdintasun eta aniztasun balioen oinarrietatik, benetan komunikazio eta kohesio hizkuntza nagusia izan dadin bere lur-eremu osoan.

Helburu estrategikoak:

  • Gobernantza eredu berri bat oinarri eta sostengu duen eragile instituzional, sozial eta kulturalen elkargune eta erabakigunea antolatzea.
  • Eskualde mailako hizkuntza politika definitzea.
  • Normalizazio erreala lortzeko baliabideak adostu eta abian jartzea.
  • Gizarte esparru guztietako eragileekin elkarlana bermatzea, euskara  beren eguneroko jardunean hizkuntza nagusia, komuna, izan dadin.

Bere baitako beste helburuak: 

  • Bizikidetza eremu zabalean (generoa, aniztasuna, integrazioa…) inklusio bidea egiteko diskurtsoa eta metodoa landu eta garatzea.
  • Garapen sozio-ekonomikoarekin uztartzea.
  • Bizitza sozio-kulturala euskaraz izan dadin ahalbidetzea.

2019ko plangintza finkatu du Tolosaldeko Euskararen Mahaiak 3

2019ari begira Mahaiaren egitekoak ere finkatu dira batzarrean:

1.TolosaldekoEuskararen Mahaia egonkortzeko urrats sendoak egiteko konpromisoa hartu eta gizartearen aurrean aurkeztu.
2.Hizkuntza Politika garatzeko aurrekontu atala izendatu eta diru-poltsa egokia jar dezaten eskatu udal guztiei.
3.Mahaiaren behin betiko izaera, egitura eta funtzionamendua definitu.
4.Urte-arteko (2020-2022) jarduera plangintza landu.

Horretaz gain, lehentasuna duten arloak ere adostu dira bileran. 2019an landu beharreko arloak hauexek dira:

  • Gizarte ehuna sendotu: herriz herri eta herri artean.
  • Sektoreen inplikazioa: lehentasunak finkatu, ekintza zehatzak proposatu / adostu.
  • Helduen euskalduntzea: eskaintza aztertu eragileekin; eskualde ikuspegia garatu.
  • Tokiko hedabideak: eskaintza bermatu; eragileen proposamenak aztertu.
  • Bizikidetza: harrera protokoloak (diskurtsoak eta metodoak) eta bere aplikazio gauzatzeko urratsak eman.

Horrenbestez, behin-behineko kudeaketa esleitu zaio Tolosaldeko Euskararen Mahaiari, 2019an zehar egin beharreko pausoak eman eta elkargunearen etorkizuna garatzeko asmoz. Beraz, batzarrean bildutakoen adostasun zabalarekin, behin-behineko egitura hau izango du TEMk:

BATZARRA: Berariazko euskalgintzak osatua.
ZUZENDARITZA (Lan Mahaia): egungo osaketa (Udalak (5), GFA-HBZ, EJ-HPS, UEMA, Euskara Teknikariak, Larramendi Bazkuna, GaltzaundiE.T., Tolosaldea Garatzen, eta bizikidetza, genero berdintasuna eta aniztasuna + hezkuntza ordezkariak (eskola nagusi, eskola txiki eta helduen euskalduntzea)
TALDE ERAGILEA: Zuzendaritzak izendatua; soslai teknikoa duten zuzendaritza kideez eta zuzendaritzaz kanpoko adituez osatua.
KOORDINAZIOA: Galtzaundi Euskara Taldearen ardura, UEMArekin harreman estu eta jarraituan.
BALIABIDEAK:  Udalak, GFA eta EJ.
2019ko plangintza finkatu du Tolosaldeko Euskararen Mahaiak 5 2019ko plangintza finkatu du Tolosaldeko Euskararen Mahaiak 7 2019ko plangintza finkatu du Tolosaldeko Euskararen Mahaiak 9 2019ko plangintza finkatu du Tolosaldeko Euskararen Mahaiak 11 2019ko plangintza finkatu du Tolosaldeko Euskararen Mahaiak 13
2019ko plangintza finkatu du Tolosaldeko Euskararen Mahaiak 15