Noiz pasako da Korrika Tolosaldetik?

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu Korrikak Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, apirilaren 4tik apirilaren 14ra bitartean. Urtarrilaren 9an jakinarazi dituzte ibilbidearen xehetasunak, baita Tolosaldetik noiz pasako den ere. Gure eskualdean apirilaren 13an, larunbata, sartuko da Korrika, goizaldeko 3:00etan. Apirilaren 4an Garestik (Nafarroa) abiatuko da Korrika eta apirilaren 14an Gasteizen bukatuko da. Aurtengo Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko du, euskara batua sortzen egindako lanagatik.

Hemen dituzue herriz herriz Korrikaren Tolosaldeko ordutegiak:

APIRILAK 13, LARUNBATA

Aduna  3:10

Zizurkil 3:23

Amasa-Villabona 3:29

Irura 3:48

Anoeta 3:55

Tolosa 4:15

Ibarra 4:46

Tolosa 4:59

Alegia 5:23

Ikaztegieta 5:44