200dik gora lagun bildu ziren joan den larunbatean Tolosako udaletxearen aurreko plazan, euskararentzat justia, lege-babesa eta arnasa aldarrikatzeko. Galtzaundik eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak deitutako elkarretaratzera batu ziren Tolosaldeko hainbat herritako ordezkariak, alkateak, eta zinegotziak, baita euskaltzaleak ere.
Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren enegarren erasoaren aurkako protesta izan zen. Tolosako ordezkariekin batera, Lizartza, Berrobi, Leaburu, Alkiza, Irura, Asteasu, Amezketa eta beste zenbait herritakoak ere jarri ziren Euskararekin bat pankartaren atzean.
Alegian ere, Euskararekin bat
Eskualdeko elkarretaratzea Tolosan izan bazen ere, Alegiako festak direla-eta, herrian kontzentrazioa egin zuten, Euskararekin bat lelopean.