Poesia landuko du abenduan Irakurle Taldeak

Urteko azkeneko saioan, Galtzaundiren Irakurle Taldeak Asier Serranoren ‘Linbotarrak’ poesia liburua jorratuko du. Lan honek, 2017ko Euskadi Literatura Saria irabazi du. Saioa abenduaren 20an, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean. Liburua landu duten irakurleek iritziak partekatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldearen saioa.

Liburuari buruzko zenbait erreferentzia jarraian:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude