NAFARROA OINEZ 2017: TOLOSALDETIK LESAKARA AUTOBUSEZ

Urriaren 15ean, Nafarroa Oinez ospatuko da Lesakan, Tantirumairu ikastolaren alde. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko. Izen ematea irekita dago urriaren 11a bitarte eta autobusean joateak 10 euroko prezioa du (atarikide direnentzat 8 euro). Izena emateko lekuak  hauek dira:

  • ALEGIA: Kultur Etxean.
  • ANOETA: Ikastolan.
  • IRURA: Ikastolan.
  • TOLOSA: Galtzaundin.
  • VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
  • ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.

Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30ean izango da, Lesakan. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

  • ALEGIA: 9:00 Ferreteriko geltokian
  • TOLOSA: 9:15 Zezen plazan
  • ANOETA: 9:30 Apaetxe baserrian
  • IRURA: 9:35 Ikastola parean
  • VILLABONA: 9:40 Kiroldegian
  • ZIZURKIL: 9:50 Oria paper-fabrikako geltokian