Maiatzaren 4an, Baliarrainen eta Hernialden ditugu saioak

Azken txanpan sartu da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa eta hurrengo geldialdiak Baliarrainen eta Hernialden egingo ditu. Bi saioak egun berean izango dira, maiatzaren 4an, ostiralez, 19:00etan Baliarrainen eta 20:00etan, Hernialden. Hitzaldi ziklo honen helburua euskararen gaian herri bakoitzak arreta jarri eta gogoeta egitea da eta horretarako, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.

BALIARRAIN
Eguna: Maiatzak 4, ostirala
Ordua: 19:00
Lekua: Areto Nagusia

 

HERNIALDE
Eguna: Maiatzak 4, ostirala
Ordua: 20:00
Lekua: Udal liburutegia

Maiatzaren 4an, Baliarrainen eta Hernialden ditugu saioak 11

Maiatzaren 4an, Baliarrainen eta Hernialden ditugu saioak 13