Hiru hitzaldi emango ditugu aste honetan

Larraulen, Elduainen eta Bidania-Goiatzen izango gara Galtzaundi Euskara Taldeko kideak aste honetan, ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloari jarraipena ematen. Eskualdeko 20tik gora herri igaro ostean, gure inguruan euskarak duen egoerari buruz hiru herri horietan hitz egiteko tartea hartuko dugu ostegunean eta ostiralean.

Izan ere, hitzaldi ziklo honen helburua euskararen gaian herri bakoitzak arreta jarri eta gogoeta egitea da eta horretarako, bi galdera formulatuz eragin nahi dugu: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.

LARRAUL
Eguna: Apirilak 26, osteguna
Ordua: 19:30
Lekua: Gela balioanitza

 

ELDUAIN
Eguna: Apirilak 27, ostirala
Ordua: 18:30
Lekua: Biltokia

 

BIDANIA-GOIATZ
Eguna: Apirilak 27, ostirala
Ordua: 19:00
Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hiru hitzaldi emango ditugu aste honetan 15

Hiru hitzaldi emango ditugu aste honetan 17

Hiru hitzaldi emango ditugu aste honetan 19