Lizartzan eta Gaztelun euskaraz bizi a(ha)l gara?

Dagoeneko Tolosaldeko herrien erdietan eskaini dugu ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldia eta apirilean ere horretan jarraituko dugu. Hileko bigarren astean, Lizartzara eta Gaztelura iritsiko da hitzaldi zikloa eta bertako herritarrekin euskararen egoerari buruz hausnartzeko tartea hartuko dugu Galtzaundi Euskara Taldeko eta UEMAko kideok. Izan ere, hitzaldi ziklo honen helburua euskararen gaian herri bakoitzak arreta jarri eta gogoeta egitea da eta horretarako, bi galdera formulatuz eragin nahi dugu: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara?

Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek.  Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.

LIZARTZA
Eguna: Apirilak 11, asteazkena
Ordua: 19:30
Lekua: Kulturgunea

 

GAZTELU
Eguna: Apirilak 12, osteguna
Ordua: 18:30
Lekua: Eskola