`Laukiz lauki Tolosan barrena´ denbora-pasa liburuxkak Galtzaundin

 

`Laukiz lauki Tolosan barrena´ denbora-pasa liburuxkak Galtzaundin 7

Laukiz lauki Tolosan barrena denbora-pasen liburuxkan, Tolosa eta tolosarren inguruko jolasak eta hitz jokoak aurki daitezke. Iñaki Agirresarobe Igiñizek, Tolosako udalarekin, Tolosako euskara zinegotzi Xabier Balerdi, euskara teknikari Ziortza Sanz, Jexux Murua eta Tolosaldeko euskara teknikari batzuekin sortu du denbora pasa.

Bertan, Tolosako geografia, auzoak, udalerri mugakideak, ondarea, zubiak, parkeak, eskulturak, historia, bitxikeriak aurkitu daitezke, atzoko eta gaurko tolosar ospetsuenekin batera. Hau guztia, hitz gezidunak, hitz gurutzatuak, logika jokoak, test orokorrak, zazpi ezberdintasunak eta askoz ere denbora-pasa gehiagotan.

Liburuxka, Tolosarrei zuzendua dago, Tolosaren berri jakin behar baita bertako denbora-pasak betetzeko. Hala ere, denbora-pasa ez gutxik inguruko herriak ere baditu protagonista moduan, beraz tolosaldekoek ere egin ditzakete liburuxkako jolasak.

Non lortu dezakezu liburuxka

Galtzaundiren bulegoan, udaletxean edo euskaltegian lortu daitezke denbora-pasa liburuxkak.