Tertulia Literarioaren hurrengo saioa izango da abenduaren 20ean Tolosan. Oraingo honetan, Mari Luz Estebanek idatzitako ‘Haragizko erreformak’ eleberria izango da irakurgaia eta Esteban bera ere izango da saioan. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da…
Albisteak
‘Tolosaldean behin’ lehiaketa izan da Euskararen Eguneko protagonista eskualdean
Abenduaren 3an ospatu zen Euskararen Eguna eskualdean eta herri askok, Galtzaundi Euskara Taldeak proposaturiko ‘Tolosaldean behin’ lehiaketa txertatu zuten beraien egitarauetan. Galtzaundi Euskara Taldeak, urtero egiten die Euskararen Eguna ospatzeko proposamena herriei eta aurtengo proposamena herrietako kaleetan jai-giroan ospatzearena izan…
‘XD’ umore jaialdia, abenduaren 22an Tolosan
Bost umorista, zuzeneko musika, edariak eta krispetak. Hori topatuko dute abenduaren 22an, 19:00etan, Gure Zirkuak Tolosan duen karpara gerturatzen direnek. Galtzaundiren eta Gure Zirkuaren eskutik, publikoa barrez lertzeko helburua izango dute Ana Goitiak, Ion ‘Txiki’-k, Antton Telleriak, Mirari Martiarenak eta…
Euskararen Egunaren bueltan, agenda bete-betea herriz herri
Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna. Tolosaldeko herriek Euskararen Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu dute eta ekintzak astean zehar banatu dituzte. Hala nola, Galtzaundi Euskara Taldeak proposatutako ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa ere eskualdeko hamaika herritan egitea aurreikusten da. Jarraian, eskualdeko…
Iker Galartza elkarrizketatu dute Irrikako gaztetxoek
Iker Galartza izan da protagonista larunbaten egin den Sormenetik GurEran. Saioak, sormenari eta euskal kulturari gogoeta egiteko parada paregabe dira eta Aiztonoko Irrikako gazteek Galartza aukeratu dute elkarrizketatu moduan. Gazteek hartu dituzte ekitaldia osatzeko ardurak: elkarrizketa antolatu, beharrezko materialak zerrendatu,…
Durangoko azokara autobusez joateko aukera duzu Tolosaldetik
Durangoko Azokako 58. edizioa abenduaren 6tik 10era antolatuko da “Fantasia DA!” lelopean, eta aurten, azoka presentzialaren aldeko apustua egin dute antolatzaileek, produktuen, aurrez aurreko erosketari garrantzia emanez. Landakogunean 257 erakusmahai baino gehiago egongo dira abenduaren 6tik 10era, eta 265 ekitaldi…
‘Tolosaldean Behin’, Euskararen Eguneko aurtengo jolasa
Urtero bezala, aurten ere euskararen egunerako proposamena landu du Galtzaundi Euskara Taldeak; eta, iaz bezala, jolasa eta jokoa uztartzen dituen proposamen ludikoa proposatu du: ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa. Eskualdeari buruzko 22 galderez osatutako lehiaketa da Tolosaldean Behin, eta izenak aditzera ematen…
Eraso judizialen gaia lantzeko, Iñigo Urrutiaren hitzaldia Tolosan
“Hizkuntza politika egiten ari dira epaileak, eta ez dagokie” aipatu zuen Iñigo Urrutiak legelariak Berriak duela gutxi egindako elkarrizketan. Izan ere, euskararen biziberritzearen kontrako sententzia bat bestearen atzetik jasotzen ari gara azken aldian. Gainera, argi dago ez direla kasu konkretuak:…
Iritsi dira Errigorako saskiak Tolosaldera eta eskariak jasotzeko garaia da
Errigorak 10 urte bete ditu, Nafarroa hegoaldeko produktuak, Euskal Herrian zehar zabaltzen eta aurten, saski bakarra osatu dute, originala, biribila eta biderkatzailea. 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzional elkarrekin. 5 produktu amankomunak –zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta ardoa– eta beste…
Herritarren hizkuntza-eskubideak lantzeko hitzaldia, Anoetan
Euskararen aurkako oldarraldi judizial bete-betean, herritarren Hizkuntza-eskubideak zein diren azaltzeko eta urraketen aurrean nola jokatu lantzeko hitzaldia antolatu da Anoetan. Saioa azaroaren 29an izango da, 18:00etan, Anoetako udaletxeko pleno aretoan. ‘Herritarron hizkuntza-eskubideak auzitan’ izenburupean, Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak emango du…