Imanol Artolak irabazi du Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarietako bigarren saria

Imanol Artola Arretxe Galtzaundi Euskata Taldeko kideak jaso du Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarietako bigarren saria. ‘Tolosaldeko ikasle eusleak’ izeneko ikerketa lanagatik saritu dute amezketarra. Lehen saria Xan Aireren ‘Elkarrekintzaren eragina euskararen erabileran (Ipar EH)’ lanari eman diote.

Artolaren lanaren inguruan honakoa ondorioztatu du epaimahaiak: «Ondo egituratutako eta ongi dokumentatutako lana da. Esku hartze aplikatu baten balorazio zientifikoa egiten du, ekintza eta hausnarketa lotuz. Balorazio errealista egiten du. Gazteak esku hartzean inplikatu izana nabarmentzen da. Genero ikuspegia ere kontuan hartu da lanean. Beste testuinguru soziolinguistikoetan erabilgarria izan daiteke».