Euskararen erabilera sustatzea helburu, kirol entitateei begirako mintegia egin da

Euskararen erabilera sustatzea helburu, kirol entitateei begirako mintegia egin da 5

Tolosako kirol entitateetako ordezkariei zuzendutako mintegia egin da abenduaren 3an, Tolosako kultur etxean, Galtzaundi euskara elkarteak dinamizatuta. Berritzeguneko euskara teknikari Xabier Bengoetxeak, Tolosako Udaleko euskara zinegotzi Iñaki Irazabalbeitiak eta kirol zinegotzi Peio Etxabek, Aretxabaletako Uda taldeko Igor Arenazak eta Tolosako kirol entitateetako ordezkariek hartu dute parte, besteak beste, Tolosaldea IKT-ko Joseba Zalduak, Tolosa CF eskubaloiko Aritz Garmendiak, TAK-eko Iñaki Kruzek, Laskorain kirol elkarteko Gorka Amatriainek, Tolosako Xake Elkarteko Ramon Etxeberriak, Hirukide Tolosalako Juanma Ordozgoitik, TAKE saskibaloiko Jon Azaldegik, Tolosa CF-ko Iñaki Ayerzak, Oriako Txirrindulari Eskolako Aitor Bengoak, Irristaka taldeko Joxe Nazabalek eta Tolosa CF txirrindularitzako Ainhoa Artolazabalek.

Xabier Bengoetxeak Arrue ikerketaren eta bere ondorioen berri eman du. Jarraian, Galtzaundiko teknikariek Tolosako 20 kirol entitateetako taldeetan egindako behaketetatik eratorritako hainbat datu jakinarazi dituzte. Igor Arenazak, berriz, ESKUA egitasmoaren berri eman du. Galtzaundiko ordezkariak kirol entitateetako ordezkariei euskararen erabilera sustatzeko formazioa jasotzeko aukera eskaini die. Azkenik, kirol entitateetako ordezkariek iritziak eta hausnarketak partekatu dituzte.