Behera penak eta gora bihotzak!

Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna, Galtzaundiko kideek dendarientzako goizean goiz jarritako bihotzekin esnatu da Tolosa, “euskara pentsamenduan eta sentimenduan, buruan eta bihotzean, sentitzen delako eta harro, euskararen erabilera Tolosan azken 20-30 urteetan asko handitu dela esan dezakegulako”, Galtzaundiko kideen esanetan. Argazkian sakatuz, irakurri ahal da mezua.