Errigorako eskariak jasotzeko ordua da Tolosaldean

Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina jarri zen martxan azaroan eta horri esker, Nafarroan ekoitzitako produktuak eskatzeko aukera izan zuten herritarrek. Orain, azaroan egindako eskariak jasotzeko garaia da. Eskualdean inoiz baino eskurago izan dira Errigorako produktuak. Izan ere, inguruko 14 herrietara banaketa puntuak zabaltzea lortu da aurtengoan, eta horri esker, eskualdeko herritarrek banaketa puntu gehiago izan dituzte aukeran, produktuak ia etxe ondoan jasotzeko aukerarekin herri askotan. Tolosaldeko herri hauetan egongo dira banaketa puntuak: Aduna, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Lizartza, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkil.

Galtzaundiren kasuan produktuen banaketa egun hauetan egingo da elkartearen egoitzan:

  • 2022/11/24 (Osteguna) 09:30 – 13:30 / 15:00 – 17:00
  • 2022/11/25 (Ostirala) 09:00 – 15:00

Edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan.

Eskualdeko banaketa egunak eta orduak:

 

 

HERRIA BANAKETA LEKUA XEHETASUNAK
Aduna Etxez etxe banatuko dira kutxak.
Amezketa Etxez etxe banatuko dira kutxak.
Anoeta Ikastola Astelehenetik ostiralera 09.00-12.00 eta 15.00-17.00
Asteasu Kultur etxea Azaroak 25, ostirala: 17:00-19:00.
Berastegi Udaletxea Astelehenetik ostiralera 8:00-15:00 eta 16:00-18:00
Ibarra Ikastola Astelehenetik ostiralera 8:00-17:00.
Ikaztegieta Ostatua Azaroak 26 eta 27, egun guztian zehar.
Irura Ikastola Azaroak 28, 29, 30 Abenduak 1,2 eta 3

8:45-13:15 eta 14:30-16:45.

Larraul Etxez etxe banatuko dira kutxak.
Lizartza Etxez etxe banatuko dira kutxak.
Orexa Etxez etxe banatuko dira kutxak.
Tolosa, Laskorain ikastola Usabal Azaroak 23 ta 24 9:00-17:00

Abenduak 3, ostirala 10:00-13:00

Tolosa, Galtzaundi Nafarroa etorbidea 6 Azaroak 24, osteguna 9:30-13:30/15:00-18:00 Azaroak 25 ostirala 9:00-15:00
Villabona Udaletxean Abenduak 1, osteguna  18:00-20:00
Zizurkil Plazaetxeberrin Azaroak 28, astelehena 18:00-19:30