Banatu dira 2019ko Ibarra-Galtzakomik sariak

Abenduaren 13an banatu dira Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren hamabigarren edizioko sariak Ibarrako Kultur Etxean. 80 pertsonatik gora elkartu dira areto nagusiko ekitaldian eta sarien irabazleak banan bana pasa dira oholtzatik. May Gorostiaga antzezleak eta Dorleta Kortazar ipuin kontalariak girotu dute ekitaldia. Aurtengo edizioa, 2019a Hizkuntza Indigenen Nazioarteko urtea dela kontuan hartuz, desagertzeko arriskuan dauden munduko jatorrizko hizkuntzen aldarrikapena egiteko baliatu da.

‘Ibarra-Galtzakomik’ lehiaketaren hamabigarren edizioko sarituak ikusi hemen.