Galtzakomikek baditu irabazleak

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketak baditu irabazleak. Aurtengo edizioa, 2019a Hizkuntza Indigenen Nazioarteko urtea dela kontuan hartuz, desagertzeko arriskuan dauden munduko jatorrizko hizkuntzen aldarrikapena egiteko baliatu da. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 25a arte irekita egon ondoren, epaimahaiak aste honetan baloratu jasotako lan guztiak. Aurtengoan honako hauek osatu dute epaimahaia: Joseba Antxustegietxarte komikilariak, Iñigo Martiarena Mattin marrazkilariak eta Martxe Arana margolariak.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 13 izango da Ibarrako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Sari banaketa ekitaldia girotzen izango da May Gorostiaga antzezlea.

Hauek dira ‘Ibarra-Galtzakomik’ lehiaketaren hamabigarren edizioko sarituak:

12 URTETIK BEHERA

1. SARIA: “Hizkuntza Bizitza da”. Paula Ansorena Irizar.

2. SARIA: “Atlasa”. Aitor Aristi Imaz.

AIPAMENA: “Erakutsi zure hizkuntza galtzea ez baduzu nahi”. Izaro Etxegoien Lazkano.

AIPAMENA: “Nondik dator euskara”. Irati Larreta Perez.

AIPAMENA: “Lore magikoa eta indigenak”. Mirari Saralegi.

AIPAMENA: “Elkano eta indigena amerikarrak”. Denis Ariznabarreta.

AIPAMENA: “Zaindu zure hizkuntza”. Nora Ansorena Irizar.

IBARRAKO ONENA: “Galtzagorri”. Amets Mendizabal Azpeitia.

13 URTETIK 16 URTERA

1. SARIA: “Kin yaantal ichil ta”. Nahia Ansorena Irizar.

2. SARIA: “Azkenak”. Satya Apeztegia Jauregi.

AIPAMENA: “Hizkuntzen liburua”. Leire Goikoetxea Zabala.

AIPAMENA: “Lunba taldea”. Maria Jameton Mendez.

IBARRAKO ONENA: “Mateoren aurkezpena”. Irati Urdanoz Mujika.

17 URTETIK GORA

1. SARIA: “Youthanasia”. Javier Navarro Araya.

2. SARIA: “Bankoa”. Aitor Urkiola Badiola.

  • Parte hartzaile guztien artean Mahalako bi saski zozketatu dira. Irabazleak: Naroa Irazusta Iturrioz eta Nora Martinez.

 

Hauek dira irabazleek lortu dituzten sariak:

12 urtetik behera:

  1. Saria:

100€ + komiki bilduma

  1. Saria:

Komiki bilduma + marrazketarako materiala

5 Aipamen:

Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena:

Opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

13 urtetik 16 urtera:

  1. Saria:

200€ + marrazketarako materiala + komiki bilduma

  1. Saria:

100€ + komiki bilduma

2 Aipamen:

Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena:

Opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

17 urtetik gora:

  1. Saria:

700€ + bi lagunentzako afaria

  1. Saria:

300€ + bi lagunentzako afaria

Hemendik, Galtzakomik babesten duten Xabiroi aldizkariari, Tamayo denda, Mahala, Ibarrako merkatarien elkartea eta Danon Txokoa tabernari beren laguntza eskertu behar diegu, oraingo honetan ere Galtzakomik posible egiten laguntzeagatik.