Alegia, Alkiza, Bidania-Goiatz eta Elduainen hitzaldiak, datorren astean

Bere ibilbidearekin jarraitzen du ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloak. Eskualdeko hainbat herri igaro ostean, Alegia, Alkiza, Bidania-Goiatz eta Elduainen txanda izango da orain. Aurreko urteko saioen bitartez galtzaundikideak eskualdeko ia herri guztietan saretu ziren eta horri jarraipena emanez, Galtzaundik beharrezkoa ikusten du hizkuntzaren gaia herritarren artean zabaldu eta kontzientzietan eragitea. Hitzaldietan Tolosaldeko eta herrietako egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da eta lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira. Gainera, Euskaraldiaren hurrengo edizioa nolakoa izango den azaltzeko ere baliatuko dira hitzaldiak, Tolosaldeko Euskararen Mahaia eta Galtzaundiren etorkizuneko asmoen berri emateaz gain.

ALEGIA

Eguna: abenduak 4, asteazkena.

Ordua: 19:00.

Lekua: Kultur Etxea.

Hizlariak: Mikel Artola Izagirre eta Amaia Doyague Loiti.

ALKIZA

Eguna: abenduak 4, asteazkena.

Ordua: 19:00.

Lekua: Fagus Alkiza Interpretazio zentroa.

Hizlariak: Maite Asesio Iparragirre eta Imanol Artola Arretxe.

BIDANIA-GOIATZ

Eguna: abenduak 4, asteazkena.

Ordua: 21:00.

Lekua: Balio anitzeko zentroa.

Hizlariak: Idoia Lahidalga Ugarte eta Jexux Murua Gorostidi.

ELDUAIN

Eguna: abenduak 3, asteartea.

Ordua: 18:00.

Lekua: Kultur Etxea.

Hizlariak: Idoia Lahidalga Ugarte eta Xabier Bengoetxea Mujika.

Alegia, Alkiza, Bidania-Goiatz eta Elduainen hitzaldiak, datorren astean 19

Alegia, Alkiza, Bidania-Goiatz eta Elduainen hitzaldiak, datorren astean 21

Alegia, Alkiza, Bidania-Goiatz eta Elduainen hitzaldiak, datorren astean 23

Alegia, Alkiza, Bidania-Goiatz eta Elduainen hitzaldiak, datorren astean 25