Gazteen artean euskara sustatzeko estrategiak landu dira kirol entitateetako ordezkariekin

“Hezitzaileek ere asko egin dezakete” ikastaroa eskaini die Ttakunek apirilaren 29an Tolosako kirol entitateei, Galtzaundi euskara elkarteak antolatuta. Guztira, kirol taldeetako 16 ordezkari bildu dira eta haur eta gazteen artean euskara sustatzeko estrategiak landu dituzte. Bertaratutakoek oso ongi baloratu dute ikasitakoa eta praktikan jartzeko baliagarria dela azaldu dute. Iaz, abenduaren 3an, kirol entitateetako ordezkariekin egin mintegian ondorioztatu zen haur eta gazteen arteko elkarrizketetan eragiteko estrategietan sakontzeko beharra.