Euskararen alde aritu direnen lorpenak aitortzeko ekitaldia, hilaren 26an, Leidorren

Irailaren 26an, Tolosaldean euskararen alde lanean aritu diren eragile, talde eta norbanako ugariren lana eta lorpenak aitortuko dira Tolosako Leidor aretoan egingo den ‘Gehiago, gehiagorekin,  gehiagotan’ ekitaldian. Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako saioa 12:00etan hasiko da; musika, umorea eta bertsoak uztartuz, eskualdeko herrietako hainbat protagonisten testigantzak jasoko dira ekitaldian, beste hainbat sorpresarekin batera. Aldi berean, ate joka den Euskaraldiaren Tolosaldeko aurkezpena egiteko ere baliatuko da hitzordua, aurrera begira Tolosaldean euskararen normalizazioak dituen desafioak ere mahaigaineratuz.

Izan ere, aurten jakin da Tolosako kale neurketan jasotako datu historikoa: lehen aldiz gaztelania baino euskara gehiago entzun da Tolosako kaleetan. Lorpen ikaragarria da Tolosakoa, hain zuzen lorpen kolektiboa baita, eskualdeko eragile, talde eta norbanako ugariren lanaren fruitua. Horregatik, Galtzaunditik beharrezkoa ikusi da emaitza horren parte izan direnen lana aitortu eta lorpenak ospatzea.

Bestalde, ekitaldiarekin batera irekiko da Euskaraldiaren izen-ematea norbanakoentzako. Irailaren 27ra arte aurtengo edizioko parte hartzaile berri diren entitateek izango dute Euskaraldian izena emateko aukera; orain arte, 100dik gora enpresa, talde zein elkartek eman dute izena eskualdean. Beraz, entitateen ondoren, norbanakoen garaia iritsiko da, Ahobizi edo belarriprest moduan Euskaraldian izena emateko ordua. Tolosaldean norbanakoen izen ematea sustatzeko ere baliatuko da ekitaldia, beraz.

Hain zuzen, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte egingo da Euskaraldia. Tolosaldean parte hartze handia izan zen duela bi urte, 8.000 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena. Aurtengo edizioan, eskualdeko 24 herritan daude martxan hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa antolatzeko taldeak.

Orain arte lortutakoari eusteko eta eskualdeak dituen erronkei aurre egiteko lanean jarraitu beharko da eta Euskaraldia aukera paregabea da horretarako. Aldi berean, euskararen alde lanean aritu diren eta dabiltzanen lorpenak ospatzeko beharra ere badago Tolosaldean. Hori dena biltzeko ekitaldia izango da “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ izenekoa.

NOLA ESKURATU GONBIDAPENAK

 Ekitaldira sartzeko beharrezkoa izango da aurretik gonbidapenak eskuratzea. Horretarako Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea 6, Tolosa) eskuratu beharko dira gonbidapenak edota telefonoz zein e-postaz eskatuz:

Euskararen alde aritu direnen lorpenak aitortzeko ekitaldia, hilaren 26an, Leidorren 39

Euskararen alde aritu direnen lorpenak aitortzeko ekitaldia, hilaren 26an, Leidorren 41 Euskararen alde aritu direnen lorpenak aitortzeko ekitaldia, hilaren 26an, Leidorren 43 Euskararen alde aritu direnen lorpenak aitortzeko ekitaldia, hilaren 26an, Leidorren 45 Euskararen alde aritu direnen lorpenak aitortzeko ekitaldia, hilaren 26an, Leidorren 47 Euskararen alde aritu direnen lorpenak aitortzeko ekitaldia, hilaren 26an, Leidorren 49 Euskararen alde aritu direnen lorpenak aitortzeko ekitaldia, hilaren 26an, Leidorren 51 Euskararen alde aritu direnen lorpenak aitortzeko ekitaldia, hilaren 26an, Leidorren 53

Euskararen alde aritu direnen lorpenak aitortzeko ekitaldia, hilaren 26an, Leidorren 55