Ikasturteko azken Tertulia Literarioan Uxue Alberdi etorri da Galtzaundira ‘Hetero’ bere eleberriaz hitz egitera. Ia 20 lagun bildu dira Galtzaundin ‘Hetero’ eleberriaren inguruko solasaldian. Hala, amaiera ezinhobea eman dio ikasturteari Tertulia Literarioko taldeak.
Yurre Ugarte idazle tolosarrak dinamizatutako tertulian hilabetero irakurgai bat landu da ikasturtea hasi zenetik. Ikasturte honetan bost idazlek parte hartu dute. Lizar Begoña: ‘Mundu zitalaren kontra’, Anton Garikano itzultzailea: ‘Metamorfosia’ (Franz Kafka), Unai Elorriaga: ‘Iturria’, Yolanda Arrieta ‘Etxe bat norberarena’, eta Uxue Alberdi: ‘Hetero’.
Guztira, hamar saio antolatu ditu Galtzaundik, eta azken hiru solasaldiak Galtzaundiren egoitza berrian egin dira.