Urtarrilaren 21ean eta otsailaren eta martxoaren 2

Urtarrilaren 21ean eta otsailaren eta martxoaren 25ean bilduko da berriro Tolosako irakurle taldea. Hurrenez hurren, ondoko liburuak aztertuko dituzte bertaratutakoek: Bernardo Atxagaren “Nevadako egunak”, Mohamed Xukriren “Ogi hutsa” eta Harkaitz Canoren “Neguko zirkua”. Martxoaren 25eko bilkuran, gainera, Harkaitz Canok ere hartuko du parte. Galtzaundik dinamizatzen duen Tolosako irakurle taldeak Tolosako liburutegian egiten ditu bilkurak, 19:00etan. Aukera aparta duzu, beraz, aipatu liburuak irakurri eta zure gogoetak beste irakurleekin eta, martxoaren 25ean, Harkaitz Canorekin partekatzeko.
Urtarrilaren 21ean eta otsailaren eta martxoaren 2 5