Tolosaldetik Senperera autobusez

Maiatzaren 14an, Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. (H)aizu lemapean ospatuko da aurtengo jaia Seaskako Ikastolei laguntzeko eta festara elkarrekin joateko aukera izango dute Tolosaldeko euskaltzaleek. 9:30etan irtengo dira autobusak eta itzulera ordua 19:00tan izango da Senperen.