Tio Teronen semeen erritmoan, Sormenetik

2019ko azken saioa egin du larunbatean Sormenetikek eta jende mordoxka bildu da Oria ertzean dantza konpainiako kideen elkarrizketa jarraitzera. Oihana Iguaranek elkarrizketatu ditu taldeko Aritz Salamanca, Gorka Daguerressar eta Antton Fernandez musikari eta dantzariak. Beren ibilbide pertsonalengandik abiatuta, Tio Teronen semeak proiektua nola sortu zuten azaldu dute eta dantza tradizionalaren eta transmisioaren inguruko gogoeta ere egin dute. Amaitzeko, dantzarako tartea ere hartu dute protagonistak publikoaren laguntzaz.

Honen ondotik, udaberrian bueltatutako da Sormenetik egitasmoa, sormenak eta kulturaz gogoeta egiteko gonbidatu berriekin.

Tio Teronen semeen erritmoan, Sormenetik 31 Tio Teronen semeen erritmoan, Sormenetik 33 Tio Teronen semeen erritmoan, Sormenetik 35 Tio Teronen semeen erritmoan, Sormenetik 37 Tio Teronen semeen erritmoan, Sormenetik 39 Tio Teronen semeen erritmoan, Sormenetik 41 Tio Teronen semeen erritmoan, Sormenetik 43