“Ombuaren itzala” filmaren aurkezpena ekainaren 28an

EGUZKI ART ZINEMAk denbora luzea daramatza “Ombuaren Itzala” filma gauzatu nahian eta proiektuak hainbat oztopo eta zailtasun izan baditu ere, Patxi Bisquertek Pello Mari Otañori buruz prestatzen ari den filmaren ekimena aurkeztuko du ekainaren 28an, 19:00etan, Tolosako Kultur etxean. Ahanzturatik aldenduta, Pello Mari Otaño poeta eta bertsolari handiaren izaera eta bertsogintza  berreskuratu nahi dira bertan, zizurkildarraren bizitzak eta obrak memoria kolektiboan merezi duen eran txertaturik iraun dezan. Koldo Izagirreren hitzak jasota, filma Otañok merezi duen ikusgarritasuna ematera dator.

Proiektua, herrigintzari esker datorren urterako amaitzea espero da eta baita filma Euskal Herritik Argentinara zabaltzea ere.

 

"Ombuaren itzala" filmaren aurkezpena ekainaren 28an 3