Nafarroa oinezera autobusez joateko aukera duzu Tolosaldetik

Beste urtebetez,  Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Etxarri Aranatzera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 8an. Izen ematea irekita dago urriaren 5era, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 12 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 10 euro). Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan izena emanez gero, tiketak eskudirutan edo BIZUM bidez ordaintzeko aukera egongo da. Gainontzeko tokietan ordea, eskudiruz soilik eros daitezke tiketak eta ez da dirua itzuliko, antolaketatik egitasmoa bertan behera uzten ez badute. 
 Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 9:30etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30etan izango da, Tafallan. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri:

Hemen eguneko egitaraua ikusgai:

Download (PDF, 1.75MB)