Martxan da XV. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatu du Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa aurtengo udazkenean. 15. aldiz antolatu da euskarazko komikigintza sustatu asmo duen lehiaketa eta adinaren araberako lau kategoria izango ditu lehiaketak.

Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu Galtzakomik lehiaketak, euskara hutsean Euskal Herrian antolatzen den bakarrak, eta adierazpen artistiko honetan bidea egin nahi duenari aukera bat eskaintzeko aproposa da antolatzaileen ustez. Euskal Herri osotik jasotzen dira lanak urtero, eta aukera paregabea izaten da euskarazko istorioak komiki bihurtzen dituzten artista gazte eta helduentzat. Aurreko edizioan 365 lan jaso ziren Euskal Herriko hamaika txokotatik; orain arteko edizio arrakastatsuena izan zen 2021ekoa.

Lanak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke eta aurten Ibarran antolatuko den kilometroak jaia baliatu da, komikiek landu beharreko gaia aukeratzeko; irribarra. Ikastetxeei deialdia egin nahi diete antolatzaileek. Galtzaundiko teknikari Idoia Lahidalgak zehaztu duenez, “baliabide bat gehiago eskaintzen diegu ikastetxeei beraien helburu horiek betetzeko”.

Kategoriei dagokienez, lau sailetan banatu dira sariak:

  • 9 urtera artekoena (2013an jaiotakoak barne).
  • 10-12 urte bitartekoena (2012an eta 2010an jaiotakoak barne).
  • 13-16 urte bitartekoena (2009an eta 2006ean jaiotakoak barne).
  • 17 urtetik gorakoena (2005an jaiotakoak barne).

Yurre Ugarte idazleak, Joseba Larratxe Josevisky arkitekto eta komikigileak eta Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak osatuko dute edizio honetako epaimahaia. Galtzakomik komiki lehiaketa honakoek babesten dute: Ibarrako udala, Xabiroi aldizkaria, Mahala, Tamayo denda, Ibarrako merkatarien elkartea, Danon Txokoa eta Eguzkilore tabernak, Babel liburu denda, Elkar megadenda, Irribarra eta baita, Danon artean eta Erein ergitaletxeak ere.

Gaurtik aurrera, lanak bidaltzeko epea zabalik dago eta azaroaren 28ra arte izango da horretarako aukera. Lanak Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan aurkeztu beharko dira edo postaz helbide honetara bidali:

 

Galtzaundi Euskara Taldea

“Galtzakomik komiki lehiaketa”

Nafarroa etorbidea 6, behea

20.400 Tolosa (Gipuzkoa)

 

Bestalde, Galtzakomikera aurkeztutako lan guztiak ikusgai izango dira abenduaren 16tik 30era, Ibarrako Kultur Etxean. Azkenik, sari banaketa abenduaren 16an izango da, 19:00etan, Ibarrako San Bartolome plazako aterpean.

Sarituak izan ez diren parte hartzaileen artean, Mahala baserriko produktuak zozketatuko dira; zozketa abenduaren 14an ikusi ahal izango da, Galtzaundiren sare sozialen bitartez. Sari hauek irabazteko aukera egongo da kategoria bakoitzean:

OINARRIAK

 

Sariak:

9 urte arte (2013an jaiotakoak barne)

  1. Saria: Opari txekea + komiki bilduma
  2. Saria: marrazketarako materiala + komiki bilduma

Aipamena: komiki bilduma.

Ibarrako komikirik onena: Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.

 

10-12 urte bitarte (2012 eta 20010an jaiotakoak barne)

  1. Saria: Opari txekea + komiki bilduma
  2. Saria: marrazketarako materiala + komiki bilduma

Aipamena: komiki bilduma.

Ibarrako komikirik onena: Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.

 

13 urtetik 16 urtera (2009an eta 2006ean jaiotakoak barne)

  1. Saria: 200€ + komiki bilduma
  2. Saria: 100€ + komiki bilduma

Aipamena: komiki bilduma

Ibarrako komikirik onena: ibarrako merkatarien opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

 

17 urtetik gora (2005an jaiotakoak barne)

1. Saria: 700€ + Danon Txokoan bi lagunentzako afaria

2. Saria: 300€ + Eguzki Lore tabernan bi lagunentzako afaria

 

1 thought on “Martxan da XV. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa

Comments are closed.