Martxan da XIII. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatu du Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa.  13. edizioa izango da aurtengoa eta azken urteetakoekin alderatuz bi berrikuntza nagusi izango ditu lehiaketak: aurkeztu beharreko lanen gaia librea izango da eta kategoria bat gehiago gehitu da sariak banatzerakoan.

Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu Galtzakomik lehiaketak, eta adierazpide artistiko honetan bidea egin nahi duenari aukera bat eskaintzea. Euskal Herri osotik jasotzen dira lanak urtero, eta aukera paregabea izaten da euskarazko istorioak komiki bihurtzen dituzten artista gazte eta helduentzat.

Lanak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke eta komikiak ez du gai konkretu bat landu beharko aurtengoan. Ikastetxeei deialdia egin nahi diete antolatzaileek, lantzen ari diren proiektuak komikia ere landu eta uztartzeko baliatu ditzaten. Galtzaundiko teknikari Idoia Lahidalgak zehaztu duenez, “baliabide bat gehiago eskaintzen diegu ikastetxeei beraien helburu horiek betetzeko”.

Martxan da XIII. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa 7

Kategoriei dagokienez, sail berri bat gehiagorekin, lau sailetan banatu dira aurtengo ediziorako sariak. Horrenbestez, 12 urtez azpiko saila bitan banatu da; 9 urte artekoek euren saila izango dute eta 10-12 urte bitartekoek beste bat. Hori lehiaketaren babesleek ahalbidetu dute. Aurtengoan inoiz baino gehiago dira Galtzakomik babestu dutenak: Ibarrako udala, Xabiroi aldizkaria, Mahala, Tamayo denda, Ibarrako merkatarien elkartea, Danon Txokoa eta Eguzkilore tabernak, Babel liburu denda eta Elkar megadenda.

Lanek bete beharreko baldintza teknikoak eta lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu daitezke. Gaurtik aurrera, lanak bidaltzeko epea zabalik dago eta azaroaren 30era arte izango da horretarako aukera. Lanak Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan aurkeztu beharko dira edo postaz helbide honetara bidali:

Galtzaundi Euskara Taldea

“Galtzakomik komiki lehiaketa”

Nafarroa etorbidea 6, behea

20.400 Tolosa (Gipuzkoa)

OINARRIAK

Bestalde, Galtzakomikera aurkeztutako lan guztiak ikusgai izango dira abenduaren 18tik 30era, Ibarrako Kultur Etxean. Azkenik, sari banaketa abenduaren 18an izango da, 19:00etan, Ibarrako Benito Izagirre Kultur Etxean.

Lau multzotan parte hartu ahal izango da Galtzakomiken:

9 urtera arte (2011an jaitakoak barne)

  1. Saria:

Opari txekea + komiki bilduma

  1. Saria:

Komiki bilduma + marrazketarako materiala

Aipamena:

Komiki bilduma

Ibarrako komikirik onena:

Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

 

10-12 urte bitarte (2010ean eta 2008an jaitakoak barne)

  1. Saria:

Opari txekea + komiki bilduma

  1. Saria:

Komiki bilduma + marrazketarako materiala

Aipamena:

Komiki bilduma

Ibarrako komikirik onena:

Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

 

13 urtetik 16 urtera (2007an eta 2004an jaitakoak barne)

  1. Saria:

200 euro + komiki bilduma

  1. Saria:

100 euro + komiki bilduma

2 aipamen:

Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena:

Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

 

17 urtetik gora (2003an jaitakoak barne)

  1. Saria:

700 euro + Danon Txokoan bi lagunentzako afaria

  1. Saria:

300 euro + Eguzkiloren bi lagunentzako afaria