Martxan da merkataritzan euskara bultzatzeko egitasmoa Amasa-Villabonan

Ekainetik aurrera,  Amasa-Villabonako udalarekin batera elkarlanean arituko gara, herriko merkatari eta ostalaritza establezimenduetan euskara indartzeko asmotan. Teknikari bat ibiliko da saltoki eta ostalaritza ezberdinetan euskarazko eskaintzen berri emanez eta aholkua behar dutenei lagunduz.

Aurten gainera, kartelak, arlokako hiztegiak eta errotulaziorako laguntzak eskaintzeaz gain, UEMAk bultzatutako Bertatik bertara egitasmoaren berri ere emango zaie ostalariei. Sare sozialen erabileraren inguruko ikerketa eta QR karta digitalen inguruko informazioa ere zabalduko da merkataritza eta ostalaritza guneetan.

Hau horrela, Amasa-Villabonako establezimenduetan euskararen erabilera handitzea eta egiten denaren kalitatea bermatzea da egitasmo honekin lortu nahi dena. Pausoz pauso euskara saltoki ezberdinetara zabaldu asmoz.