Korrikako materiala salgai eskualdean

Martxoaren 31ean Amurriotik abiatuko den korrikarako materiala salgai izango da eskualdeko hainbat herrietan. Bertan, arropa, petoak, txapak eta korrika laguntzaile bezala izena emateko aukera ere egongo da.

Non aurki dezakegu korrika denda?

Martxoak 11

Ikaztegieta: Arratsaldean zehar, herriko plazan.

Martxoak 12

Villabona: Goizean zehar, herriko plazan.

Martxoak 13

Aduna: 11:00etatik aurrera, herriko plazan.