Tolosako irakurle taldeak datorren asteazkenean, hilak 25, 19:00etan, Tolosako liburutegian egingo duen bilkuran Harkaitz Cano idazleak hartuko du parte. Izan ere, Canoren “Neguko zirkua” izango dute aztergai irakurle taldeko kideek.
Irakurle taldea
Euskarazko irakurzaletasuna sustatzea helburu, Tolosako irakurle taldea dinamizatzen du Galtzaundi Euskara Taldeak. Bilkurak Tolosako kultur etxean egiten dira. Gutxi gorabehera, bi hilabetez behineko maiztasunarekin, taldea irakurtzen ari den liburuko egilea ere bileran parte hartzera gonbidatzen da.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Urtarrilaren 21ean eta otsailaren eta martxoaren 2
Urtarrilaren 21ean eta otsailaren eta martxoaren 25ean bilduko da berriro Tolosako irakurle taldea. Hurrenez hurren, ondoko liburuak aztertuko dituzte bertaratutakoek: Bernardo Atxagaren “Nevadako egunak”, Mohamed Xukriren “Ogi hutsa” eta Harkaitz Canoren “Neguko zirkua”. Martxoaren 25eko bilkuran, gainera, Harkaitz Canok ere…
Lander Garroren “Gerra txikia” aztertu du irakurle taldeak
Galtzaundiko irakurle taldeak Lander Garroren “Gerra Txikia” eleberria aztertu du abenduaren 17an, 19:00etan, Tolosako Udal Liburutegian egin duen bilkuran. Hemen, hainbat agerkaritan argitaratutako kritikak dituzue irakurgai.