Martxoaren 26ean Tolosako kultur etxean egin den ekimenean Seaskako Euskaraz Bizi egitasmoko koordinatzaile Xan Airek eta Kanboko Xalbadorreko eta Tolosako Laskoraingo ikasleek hartu dute parte. Ipar Euskal Herriko euskararen egoera izan dute hizpide, testigantzen eta datuen bitartez. Non dugu iparra?…
Forum-a
Euskaraz hausnartzea helburu, Galtzaundi Euskara Taldeak antolatzen dituen hitzaldi eta mahai inguruak.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
“Euskararen isobarak” lelopean Pako Aristi
“Euskararen isobarak” lelopean Pako Aristik pasa den azaroaren 27an Tolosan eskainitako hitzaldia ikusi ahal da goiko bideoan. Izen berarekin kaleratu berri duen liburua ardatz eskaini zuen Aristik hitzaldia.
