COVID19 koronabirusaren hedapena eteteko hainbat neurri hartu ditugu Galtzaundi Euskara Taldean eta honek, zuzenean eragin dio martxoaren 24an Alegiako Kultur Etxean egin behar genuen Urteko Batzar Nagusiari. Horrenbestez, hitzordua bertan behera geratu da eta egoerak aurrera egin ahala joango gara…
Bestelakoak
Eragile ezberdinen artean sortutako elkarlanak.
Telelana egingo dugu eta ez dugu emango jendaurreko zerbitzurik
COVID-19 birusaren hedapena ekiditeko, agintarien eta osasun aditu eta arduradunen agindu eta gomendioei jarraituz, jendaurreko zerbitzurik ez ematea erabaki dugu martxoaren 16tik hasi eta hurrengo abisura arte. Harremanetarako: Telefonoa: 943 655 004 E-maila: galtzaundi@galtzaundi.eus WhatsApp-a: 688 738 418 Ordutegia: Astelehenetik…
Bertan behera utzi ditugu hurrengo bi asteetako hitzorduak
Osasun erakundeen gomendio eta jarraibideak kontuan hartuz, Galtzaundi Euskara Taldeak bertan behera utzi ditu hurrengo bi asteetako hitzorduak. Koronabirusa geldiarazteko harturiko neurrietan oinarritu da erabakia. Erabaki honek hitzordu eta arlo hauei eragiten die: Martxoaren 14ko Euskalgintza: zertan gabiltza? formazio saioa…
Eguberrietako saskiak, Zuberoako ikastolen alde
2003tik, Zuberoako ikastolek Gabonetarako otarreak atontzen dituzte bertako ekoizpenekin. Eskaintza honen bidez, Zuberoako ikastolak laguntzeko eta bertako ekoizpenak ezagutarazteko helburua dute sustatzaileek. ‘Ikaskoli’ izeneko saski salmenta kanpaina azaroaren 1ean abiatu eta abenduaren 1ean bukatuko da eta eskaera online egin ondoren, Galtzaundiren…
Errigoraren saskiak eskatzeko aukera
Urriaren 30etik azaroaren 20ra izango da Errigoraren urteroko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren edizioa. Urtero bezala, data hauen artean Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatu ahal izango dira. Eskaera Galtzaundiren bulegoan edo online egin daiteke. Aurten eskaintza berrituarekin…
Petti bakarlariaren kontzertua Sendi Ekintzan
Hileko azken ostegunerako kontzertu berezia antolatu dute Galtzaundi Euskara taldeak eta Ibarrako euskara taldeak Ibarrako Sendi Ekintza elkartean. Urriaren 31ean, 19:00etan, Petti barkarlari nafarrak kontzertua eskainiko du. Beratarra da Petti eta amerikar sustraiak dituen rocka egiten du. Hainbat bakarkako disko kaleratu…
Tolosaren eta Uztaritzeren arteko senidetzearen urteurrena ospatuko da
Uztaritze eta Tolosaren arteko senidetzea 1989an jarri zen abian, duela 30 urte. Tipologia oso desberdina baldin bada ere bi hirien artean, biak ala biak, Tolosa eta Uztaritze, haien probintzietako hiri nagusi historikoak izan ziren iraganean. Gaur egungo Uztaritze-Tolosa senidetze elkarte berriak…
Kike Amonarriz da Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari berria
Bost urtez Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria izan den Elena Lakak lekukoa pasa dio kargua hartu duen Kike Amonarrizi, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egindako ez-ohiko Batzar Nagusian. 2014ko apiriletik izan duen ardura uzteko asmoa adierazi zuen Elena Lakak urteko lehen hilabeteetan…
Asisko Urmeneta eta Galtzakomiken aurkezpena, Galtzaundi tabernan
Hilabeteroko martxan, iraileko azken ostegunean, 26an, ekitaldi kulturala antolatu da Ibarrako Galtzaundi tabernan, 19:00etatik aurrera. Oraingoan Asisko Urmeneta irudigilea izango da protagonista eta bere ibilbidearen errepasoa egingo du `karrika-turistarenak’ saioan. Bestetik, ekitaldi hau aprobetxatuko da 12. Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa aurkezteko.…
Kontzertu arrakastatsua eskaini dute Malentxo Zeberiok eta Maitane Iruinek
Ekaineko azken ostegunen Ibarrako Galtzaundi tabernan izan dira Malentxo Zeberio eta Maitane Iruin musikari tolosarrak. Sekulako harrera izan du bi abeslarien kontzertuak eta Galtzaundi taberna lepo bete da Zeberio eta Iruinen kantuak entzuteko. Bertsioak kantatzetik euren abesti propioak egin eta eskaintzeko…