Josevisky komikigilea Ibarrako Uzturpe ikastolan

Joseba Larretxe, Josevisky izenez ezaguna, komikigile eta ilustratzailea da eta hainbat lan kaleratu ditu 2005ean Basauriko Ganorabako komiki lehiaketan lehenengo saria irabazi zuenetik. Liburuetako ilustrazioak, diskoen azalak, bideoklipak, komiki zintak, aldizkarietako azalak eta askoz ere gehiago. Hau guztiaz gain, ikastaroak ere eskaintzen ditu eta Ibarrako Uzturpe ikastolan izan da, gazteei komikien inguruko ikastaro bat eskaintzen.

« of 5 »