Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina jarri zen martxan martxoan eta horri esker, Nafarroan ekoitzitako produktuak eskatzeko aukera izan zuten herritarrek. Orain, martxoan egindako eskariak jasotzeko garaia da. Eskualdean inoiz baino eskurago izan dira Errigorako produktuak. Izan ere, inguruko 14 herrietara banaketa puntuak zabaltzea lortu da aurtengoan, eta horri esker, eskualdeko herritarrek banaketa puntu gehiago izan dituzte aukeran, produktuak ia etxe ondoan jasotzeko aukerarekin herri askotan. Tolosaldeko herri hauetan egongo dira banaketa puntuak: Abaltzisketa, Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Orexa, Tolosa eta Zizurkil.
Galtzaundiren kasuan produktuen banaketa egun hauetan egingo da elkartearen egoitzan:
- 2021/05/11 (Osteguna) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
- 2021/05/12 (Ostirala) 10:00 – 14:00
- 2021/05/15 (Astelehena) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
- 2021/05/16 (Asteartea) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
Eskualdeko banaketa egunak eta orduak:
ABALTZISKETA
Etxez etxe banatuko da.
ALKIZA
Udaletxea | Liburutegiko ordutegian:
-Astelehena: 16:30-18:30
-Asteartea: 16:30-18:30
-Asteazkena: ITXITA
-Osteguna: 16:30-18:30
-Ostirala: 16:30-18:30
AMASA-VILLABONA
Gaztetxea | Maiatzak 17, ostirala: 18:00-20:00
AMEZKETA
Etxez etxe banatuko da.
ANOETA
Ikastolako idazkaritza | Astelehenetik ostiralera.
ASTEASU
Udaletxea | Maiatzak 19, ostirala, 17:30etatik 19:30etara.
BERASTEGI
Udaletxea | Maiatzaren 16tik 19ra, 9:00-14:00 eta 16:00-18:00.
IBARRA
Uzturpe | Idazkaritzan astelehenetik ostiralera 8:00-17:00
IKAZTEGIETA
Ostatua | Ostatuaren ordutegian.
IRURA
Ikastola | Astelehenetik ostiralera, 8:30-13:15 eta 14:30-16:30.
OREXA
Ostatua | Ostatuko ordutegian
TOLOSA
Usabal | Maiatzak 13, larunbata: 9:30-13:30
Galtzaundi | Maiatzak 11,15 eta 16: 10:00-14:00/15:00-18:00
Maiatzak 12: 10:00-14:00
ZIZURKIL
Herriguneko txabola | Maiatzak 15, 17:30 – 19:30