Hika praktikatzeko taldea Tolosan

Hitanoaren erabilera sustatu asmoz, urtarrila eta ekaina artean hika praktikatzeko aukera egongo da Tolosan. Galtzaundi euskara elkarteak sustatuta, Josu Iztueta bidaiariak, Ebaristo Elduaien euskaltzaleak, Balentin Dorronsoro txirrindulari ohiak eta Mattin Amondarain euskaltzaleak dinamizatuko dute astean ordubetez bilduko den taldea. Bilkurak Bidaiarien txokoan egingo dira. Hika hitz egiterakoan ezintasuna sentitzen baduzu, aukera paregabea duzu. Informazioa eta izen ematea Galtzaundi euskara elkartean.

Hika praktikatzeko taldea Tolosan 5